Joanes Illarregi garaile Osinalden

Joanes Illarregi garaile Osinalden –

Goierriko Hitzatik hartua.


Leitzarrak jaso ditu epaileen puntu gehien. Ibai Amillategi gernikarrarentzat izan da bertso onenaren saria, eta entzuleena Ane Zuazubiskar arrasatearrarentzat. Bertso giro aparta izan da aurten ere Osinalde. Kantuan hasi aurretik larunbaten hil zen Patxi Iraola bertsolari zaldibiarra izan dute gogoan.

Joanes Illarregi leitzarrak irabazi du Bertsolari Gazteen 48. Osinalde Saria. Gabiriako elkartea bete-bete eginda zela jokatu da aurtengo finala ere, larunbatean. Epaileen puntu gehien Illarregik jaso baditu ere, bertso onenaren saria Ibai Amillategi gernikarrarentzat izan da, eta entzuleen saria Arrasateko Ane Zuazubiskarrentzat. Eli Pagola. Danel Olano eta Oier Etxeberria dira finalean kantuan ari diren beste hiru bertsolariak.

Joanes Illarregi garaile Osinalden

Nahiz eta goierritarrik ez izan sei finalisten artean, bete egin da aurten ere Osinalde elkartea, bai afarirako eta bai ondorengo bertso saiorako. Giro aparta, Gabiriako saioan gertatu ohi den moduan. Saio puntuagarria hasi aurretik, larunbat goizaldean hil zen zen Patxi Iraola bertsolari zaldibiarra izan zuen gogoak aurkezleak, huraxe izan baitzen Osinalde Saria lehenengo aldiz irabazi zuena, 1971ean. Txalo zaparrada luze batez omendu zuten entzuleek Patxi.
 
Joanes Illarregi garaile Osinalden