Jeltzale aberatsak
Jeltzale aberatsak –
Aitor Murgia Estevek Uriola atarian.
Jeltzale aberatsak
dira diruzale,
enpresarien lagun
ta funts banatzaile.
Dorre bat ingo dute
Primarken gainalden
inoiz ez dute eman
pausorik debalde.
Burrukatzen baitute
diruaren alde.
Mundakako gizona
Bilbora doa maiz
sekulan ez tranbian
ta itxura galaiz.
Bere artean dio
umore txit alaiz
erresidentziekin
ni aberastuko naiz.
Jendearen kontura
izango naiz apaiz.
Hura ikusi eta
dirudun guztiak
patronaleko gizon
ta enpresa handiak
Saldu nahi dizkiote
ideia berriak
gehiago ordain dezan
zergetan herriak.
Bestela hartuko dute
Ayuson gerria.
Urkullu, Tapia eta
jaun Rementeria
Noren alde zaudete?
Zein da zuen premia?
Ekonomia lehena
a zer trajedia!
Arriskuan jarrita
gu, langileria.
Kapitala delako
Haien arteria.
Boteredunen nahiak
doaz lehendabizi.
Guk dirua sortu ta
haiek ondo bizi.
Mundu honetan ez da
batere justizi
Amancio ez da eredu
lapurra da baizik.
Zara desjabetzea
duelako merezi.
Euskal langilegoak
dadukan pobrezia
Baino haundiagoa
hauexen grandeza.
Madrilen adosten dute
haien interesa,
berdin da nor dagoen
zuria ala beltza.
Dirua irabazteko
manera erreza.
Konturatu gaitezen
Euskaldun maiteak,
defenda ditzagun ba
gure eskubideak.
Askoz gehiago gara
nahiz ta izan pobreak
Galtzeko zer daukagu?
Bakarrik kateak.
Kalera irtengo gara
Badaude bideak.