Idoia Granizo: "Bertsolaritza eta literatura elkar elikatzen dira"
Idoia Granizo –
Idoia Granizok irabazi du Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berrien Sariketako narrazio laburren ataleko bigarren saria, ‘Dena gure esku balego bezala’ kontakizunarekin
‘Dena gure esku balego bezala’ narrazio motzean, Idoia Granizok bikote bat jarri du jomugan. Inoren beharrik ez duela dirudien bikote bat, itsasargi baten alboan dagoen etxe batean bizi dena, edozein gizarte harremanetatik kanpo. Egoera horretatik abiatuta, ia atzematen ez den iluntasun kitzikagarri batez eraiki du kontakizuna Granizok. Bertsolari gazteak sari hau irabazteak bere idazle sena hauspotzen duela aitortu digu Irrintzi Plazan. Bertsoak eta idazketak, izan ere, badaukate lotura, elkar elikatzen dira, biak ala biak hitzen jolasetik abiatzen diren heinean.