Herriaren ahotsa onartuko duzu
Gaur gauean, urriak 17, 88 urte faxistek Jose Ariztimuño, Aitzol, hil zutena. Fusilamendu pelotoiaren aurrean ez zuela isilik gelditu nahi irakurri berri dut. Soldaduei tiro egitea kosta egin omen zitzaien, behin eta berriz agindu behar izan omen zieten su egiteko. Hala ere, josi zuten, josi, balaz, 1936ko urriaren 17aren eta 18aren arteko gau hartan.
Herriaren ahotsa onartuko duzu –
Cira Crespo, ARGIAn.
Aurten 100 urte Vicent Andres Estellés poeta jaio zena. Aitzolen omenez, gustuko izango zuela uste dudan Vicent Andres Estellesen poema bat itzuli dut.
Herriaren ahotsa onartuko duzu,
eta orduan zure herriaren ahotsa
izango zara
eta, betiko,
herria izango zara,
eta sufrituko duzu,
eta itxarongo duzu,
eta beti hauts artean
ibiliko zara,
hautsak jarraituko zaitu.
Eta gose izango duzu,
eta egarri.
Ezin izango duzu poemarik idatzi,
gau osoan isilik egongo zara,
zure jendea lo dagoen bitartean,
zu bakarrik
egongo zara esnai
guztientzat
egongo zara esnai.
Ez zaituzte erditu lo egiteko:
zure herriaren gau luzean
beila egiteko erditu baitzituzten.
Zu izango zara
hitz bizia,
hitz bizia eta mingotsa.
Hitza jada ez dira existituko,
bere herriaren pena onartzen duen gizona, baizik.
Isiltasuna da.
Silabak kontatzeari utziko diozu,
gorbataren lokarria egiteari.
Hauts mingots artean
Dabilen herria izango zara,
bizitzan gora, nazioetan gora,
goraipatutako kondizio bat.
Dena ez da izango, hala ere,
isiltasuna.
Hitz egokia esango baituzu,
eta, momentu egokian izango da.
Eta ez duzu esango
Antologia asmoz,
zintzotasunez esango duzu,
suminez,
etorkizunaz pentsatu gabe,
ez bada zure herriarenaz.
Agian aginduko dizute,
agian barre egingo dute,
agian salatuko zaituzte:
txikikeriak baino ez dira.
Herria izan ezean, ezer izaterik ez dagoen
Kontzientzia izatea da
Balio duena.
Eta zuk, larritasunez, aukeratu egingo duzu.
Zure isiltasun zorrotzaren ondoren
Ziurtasunez egiten duzu aurrera.