Hauts artean
Hauts artean –
Odei Barrrosoren bertso hauek Ipar Euskal Herriko Hitzan argitaratu ziren.
Hauts artean

Liburuen mamiak
duen zaporea
atxemaiten da orri
artean gordea.
Apaletan ikusi
liteke, ordea,
gorri, urdin, liranja,
arrosa, morea…
Jakintzaren azalak
duen kolorea.

Apaletan dagoen
liburutxo baten
zenbat kritika, ipuin
eta oroitzapen…
Esan ezinak eta
gabeak esaten,
lehen hautsak harrotzeko
balio zezakeen
ta orain hautsa dabil
liburuak jaten.

Interneten garaian
dena ez da sinple,
hauts artean ito da
hainbeste jakite.
Idazleek gaur egun
hori badakit
liburuek lekua
galdu dute fite
eta museotako
piezak dirudite.