(H)ARI NAIZELA: 1989tik gaur egunera arteko Bertso Egunak aletu ditugu
1989tik gaur egunera arteko Bertso Egunak aletu ditugu –
Tolosaldeko Ataritik., Imanol Artola ‘Felix’en eskutik
2023ko Bertso Egunaren biharamunetan gaude, eta historikoki Donostian ospatu izan den egun horretan eskualdeko bertsolarien zenbait bertsoaldi entzun ditugu.
1989ko Bertsolari Egunean eskualdeko bi bertsolarik elkarrekin osatu zuten ofizio bat, Anjel Mari Peñagarikanok eta Millan Telleriak, hain zuzen. Millan Telleria Jun Carlos Erregearen paperean, eskiatzen ari den bitartean, Peñarekin tupust egin eta biak erori dira. Abiapuntu hori duen bertsoaldiarekin hasi dugu irratsaioa, eta Aitor Mendiluzek 19 urterekin Bertso Egunean Uztapide zenarekin osatutako bakarkako ofizioarekin jarraitu dugu, 1995eko bertsoaldiarekin. Horren ondoren entzun ditugu Jokin Sorozabal, Txomin Garmendia eta Jexux Mari Irazu 2000.eko lehen hamarkadan.
Azken bi bertsoaldiak, berriz, azken hamar urteetakoak izan dira: lehena, 2020an, Barañainen ospatu zen Bertso Egunean Oihana Iguaranek Andoni Egañarekin eta Ane Zuazubiskarrekin osatutakoa; bigarrena, eta azkena, berriz, Jexux Mari Irazuk eta Eneko Lazkozek 2013an osatutakoa. Azken horretako Irazuren azken bertsoa historiarako geratu den bertsoetako bat izan da: puntu bakoitza doinu ezberdin batean kantatu baitzuen.
Irratsaio amaierako kantua: “Abadiño Sanblasetan” (Hitzak: Fredi Paia; musika: Xabi Aburruzaga”).