Gipuzkoako Herriartekoa: Bergarako finalerdietako bertsoak

Gipuzkoako Herriartekoa: Bergarako finalerdietako bertsoak

Bertsoa.eus ataritik hartu ditugu berria eta bideoa.

…………………………………………………………………………….

Gipuzkoako Herriartekoa: Bergarako finalerdietako bertsoakGipuzkoako Herriarteko txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu zen larunbatean Bergarako pilotalekuan. Nor baino nor jardun zuten Gabiriako Osinalde eta Amasa-Villabonako Am…ona! taldeak. Osinalde taldetik Aratz Igartzabalek, Endika Igartzabalek eta Gorka Maizek kantatu zuten. Am…ona! taldetik berriz, Ander Goikoetxeak, Amaia Agirrek eta Beñat Iguaranek. 400 lagun inguru bertaratu ziren eta azkenean Am…ona! taldeak lortu zuen finalerako txartela.

Finala, Azpeitian maiatzaren 27an

Gipuzkoako Herriarteko finala Azpeitian izango da, Izarraiz frontoian, 17:30etan hasita. Asteasu-Zizurkilgo Karidadeko Benta eta Amasa-Villabonako Am… ona! taldeek jokatuko dute. Finalaren ondoren afaria izango da Sanagustin kulturgunean. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus  gunean daude eskuragarri.

 

Gipuzkoako Herriartekoa: Bergarako finalerdietako bertsoak