Gai-jartzaileak saretzeko dinamika jarriko du martxan Bertsozale Elkarteak
Gai-jartzaileak saretzeko –
Bertsotako gai-jartzaileak trebatzeko saioak prestatuko ditu Bertsozale Elkarteak. Emanaldietan aritzeko prest dauden gai-jartzaileen zerrenda ere eguneratuko dute Lanku Kultur Zerbitzuarekin batera.
Gai-jartzaileak elkartzeko eta saretzeko asmoz jarriko dute martxan dinamika. Figura hau oso garrantzitsua da bertsolaritzan, bertsolariekin batera partekatzen du oholtza eta zaleei eta bertsolariei harrera egiteaz gain, saioak eta emanaldiak modu egokian bideratzeko ardura dauka.
Bertsozale Elkarteak, Lanku Kultur Zerbitzuarekin batera, emanaldietarako gai-jartzaileen zerrendak eguneratuko ditu. Hemendik aurrera elkarteak edota Lankuk antolatzen dituzten emanaldietan kontuan hartzeko. Horretarako, zerrendetan sartzeko interesa daukank galdetegia bete beharko du.
“Ez da kasualitate” saioetarako gai-jartzaileak
Elkarteak lehenago ere egin izan ditu formazio saio bereziak eta egiten jarraitzea du helburu. Otsailean antolatu zuten gai-jartzaileak trebatzeko azken ikastaroa “Ez da kasualitatea” izenburupean. Emanaldiak dituen berezitasunak azaltzea izan zuen helburu Amaia Agirrek gidatu zuen saioak. Azpeitiako Dinamoa sormen gunean egitea zuten asmoa, baina koronabirusaren ondorioz jarritako neurri murritzaileek ezinezko egin zuten. Amasa-Villabonako Subijana etxean egin zuten eta aurrez aurre egoteaz gain, online jarraitzeko aukera ere eman zuten.