Ez aizinant baten koblak
Ez aizinant baten koblak –
Johaiñe Sarrailletek BERRIAn.
Doinua: Txoriak eta txoriburuak
Bizpalau kobla heben hontzeko
ützi beiteitade pada
Mündü zabalean horier beha
norbait ote baldin bada
Ene oskiek luzaz ez düe
ürratsez honki taulada
Ordüan otoi parka dezala
ene bertso piperrada.
Sei bertso eijer egin beharrez
geri nüan denbora hartü
Nahiz idatzi manera hortan
bazait eni ez üjatü
Hori nüan ene bürüarekilan
egin hatsarreko tratü
Egünak oro joan dira eta
deuse egin gabe baratü.
Hanitxek hor pentsa genezake
deuse ez dela problema
Lehentze hori ez dela agitü
edo ez dela azkena
Mündoro presan zalhe eginez
denek beitügü ber lema
Bizimolde hori ez düt haütatü
nik ote düta ogena?
Ogendant bat pürü ene ustez dügü
denen artean ezagüna,
Hanitsek bertso horik irakurtean
eskü artean dügüna,
Zerbaiten behar badügülarik
arrunt emaiten deiküna
Beti piztürik sakola zolan
dügün bigerren bürhüna.
Ez dakit komprenigarri denez
ene olerki okerra.
Erran moldea ez baita erran
nahia bezain ederra,
Norbaitek aizinant hartzen badü
hori irakurtean plazerra
Ez lizateke manera hoberik
eni egiteko eskerra.
Bertsolaritzari ez diot nahi
egin idaztez itzala,
Hartakoz tampez partitü nüzü
paperean hala hala
Bat batetako horik egin behar
izan banütü bezala.
Orai hobe düt ixil egonik
beste hanitxen gisala.