Eskolartekoa. Miren Amuriza
Eskolartekoa. Miren Amuriza –
Miren Amurizak idatzitako testu hau Berria egunkaritik hartu dugu:
…………………………………………………………………………………..
Datorren larunbatean, Eskolarteko Txapelketako finala jokatuko da Saran, eta 15-18 urte bitarteko gaztetxoak, zazpi lurraldeetakoak, ariko dira kantuan. BECekoak dituen hiru dimentsioez gain, plus bi izango ditu saioak: bata, adin horretan (gorputza, ahotsa, pentsaera, sentipenak… hain aldakor diren aroan) jendaurrera irtetea hamar bider zailagoa dela; bestea, larunbatean erdigunean egongo bada ere, gaztetxo horien jarduna oso bazterrekoa dela beren egunerokoan, oro har (Gipuzkoako guneren batzuetan salbu), 16 urterekin bertsotan aritzeak ez duela molatzen, alegia. Beraz, parte hartzaileei, finalistei zein sailkatu ez direnei, ospatzeko esango nieke; ospa ezazue oholtzara irteteko gai (izan) zaretela. Eta bertsozaleei, astebururokoei zein lau urtean behingoei, Sarako saioari arreta jartzeko gogorarazi; gauzak, dudarik gabe, handiagoak baitira txikian.