Duela 35 urte hil zen Uztapide
Duela 35 urte hil zen Uztapide –
Manuel Olaizola Urbieta edo Uztapide (Deba, Gipuzkoa, 1909) bertsolaria eta idazlea izan zen.
Zazpi bat urterekin hasi zen bertso paperak buruz ikasten eta 16 bat urterako bertso zaharrez beteta zeukan burua. Bere lehen jendaurreko saioa Lasturren (Deba) egin zuen, 1935ean. Hurrengo urtean, hogeita sei urterekin, Bertsolari Txapelketa Nagusira aurkeztu eta bigarren gelditu zen, Txirritaren ondoren.
1936ko gerra bukatu eta gero, herriz herri saioak ematen ibili zen, ia beti Basarri lagun zuela. Gerraosteko garai latzen ondoren, 1959ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen. Beste hiru aldiz atera zen irabazle: 1962, 1965 eta 1967an. Andoni Egaña iritsi arte, hori lortu zuen bertsolari bakarra izan zen.
Uztapidek zubi-lana egin zuen Gerraurreko tradizioaren eta bertsolari berrien artean. Manuel Lasarte, Joxe Lizaso, Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Lazkao Txiki, Mattin, Xalbador, Jon Azpillaga eta Jon Lopategi, besteak beste, eduki zituen jarraitzaile eta saioetan lagun.
1968an Donostian omenaldia egin zitzaion, eta geroztik urtero, urtarril bukaeran, Bertsolari Eguna ospatu izan da, 1995etik aurrera Bertso Eguna izena hartu duena.
1983ko ekainaren 8an hil zen.
Hemen Euskadi Irratiko Faktoria saioko audioa.
Duela 35 urte hil zen Uztapide