Disidentzia metatua
Bertsolari Aldizkaria
2022-01-17
Disidentzia metatua –
Arraio Irratiko “Bapateko Unibertsoa” programan Julen Zulaikak abestutako bertso sorta, Harkaitz Bastarrikak gitarraz lagunduta. Transkripzioa Bertso Eskola atarian.
1.
Kantuz sortu naiz eta
kantuz nahi dut bizi
nahiz debekuen hotsak
baizik ez iritsi
isiltasuna bera
ez al da iritzi?
Hura hautsiz egin nahi
dizuet irrintzi
normaltasun hau bihur
dezagun notizi
oraindik ez didate
ta ahorik itxi.
kantuz nahi dut bizi
nahiz debekuen hotsak
baizik ez iritsi
isiltasuna bera
ez al da iritzi?
Hura hautsiz egin nahi
dizuet irrintzi
normaltasun hau bihur
dezagun notizi
oraindik ez didate
ta ahorik itxi.
2.
Bizi garen munduan
bizita ze zorte!
Lehen bat bazen ta orain
to bi pasaporte!
Geure on beharrez ari
direla diote
murrizketa, dekretu
ta estatu kolpe
konspiranoiko jarri
beharrik ba ote?
Utz gaitzazue bake
-bakean demontre!
bizita ze zorte!
Lehen bat bazen ta orain
to bi pasaporte!
Geure on beharrez ari
direla diote
murrizketa, dekretu
ta estatu kolpe
konspiranoiko jarri
beharrik ba ote?
Utz gaitzazue bake
-bakean demontre!
3.
Ganadua markatzen
den gisa berean
QR bat erantsiz
giza aberean
taberna, kiroldegi
edo ospitalean
erabakiz nor sartu
nor utzi kalean
edonor da polizi
baten papelean
inori otu al zaio
erotu al gean.
den gisa berean
QR bat erantsiz
giza aberean
taberna, kiroldegi
edo ospitalean
erabakiz nor sartu
nor utzi kalean
edonor da polizi
baten papelean
inori otu al zaio
erotu al gean.
4.
Kutsatzaileen zerrendan
goren gorenean
haurrak jarri dituzte
azken orenean
“hago etxean preso
hago egonean”
lehen txakurrak irten
zitezkeen unean
atxilo geneuzkanak
irten ezinean
nor bizi da marmota
baten egunean?
goren gorenean
haurrak jarri dituzte
azken orenean
“hago etxean preso
hago egonean”
lehen txakurrak irten
zitezkeen unean
atxilo geneuzkanak
irten ezinean
nor bizi da marmota
baten egunean?
5.
Bestela ere bada
nondik larritua
lehen mailako arretak
nauka harritua
telefonoz artatzen
duen medikua
ebakuntza baten zain
dago eritua
erditzera doanak
a ze meritua!
Non ote da osasun
publiko deitua?
nondik larritua
lehen mailako arretak
nauka harritua
telefonoz artatzen
duen medikua
ebakuntza baten zain
dago eritua
erditzera doanak
a ze meritua!
Non ote da osasun
publiko deitua?
6.
Nahiz sortu bazterketa
sortu arrakala
inposatu digute
mundu digitala
sutila ere izan
liteke zitala
robot batek pertsona
ordezka dezala
ta inor ba al da ate
joka hasi ahala?
geu bilakatzeraino
robotak bezala.
sortu arrakala
inposatu digute
mundu digitala
sutila ere izan
liteke zitala
robot batek pertsona
ordezka dezala
ta inor ba al da ate
joka hasi ahala?
geu bilakatzeraino
robotak bezala.
7.
Deigarria bestalde
daukagun zentsura
ondo lotuak prentsa
hezkuntza, kultura…
Stockholm sindromeak
ase al gaitu ba?
Aldous Huxleiren mundu
zoragarri hura
bazetorrela baina
asko azkartu da
jainko bat baino lagun
hobea da duda.
daukagun zentsura
ondo lotuak prentsa
hezkuntza, kultura…
Stockholm sindromeak
ase al gaitu ba?
Aldous Huxleiren mundu
zoragarri hura
bazetorrela baina
asko azkartu da
jainko bat baino lagun
hobea da duda.
8.
Bi urteotan zertan
hausnartua bada
suizidio kasuek
a zer gorakada
zenbat psikofarmako
bertatik bertara
kontsumoa igo da
zeru goietara
bakardadea oso
arriskutsua da
gaixotu baino lehen
gaixotu al gara?
hausnartua bada
suizidio kasuek
a zer gorakada
zenbat psikofarmako
bertatik bertara
kontsumoa igo da
zeru goietara
bakardadea oso
arriskutsua da
gaixotu baino lehen
gaixotu al gara?
9.
Megavatio bakoitza
hirurehun eurotan
ezinak, minak etxe
pobretu orotan
non ta lehen munduan?
Non eta Europan?
Nora goaz etenik
gabeko errotan?
dena gora, soldatak
berriz bere hortan
hasten bagara geure
artean borrokan.
hirurehun eurotan
ezinak, minak etxe
pobretu orotan
non ta lehen munduan?
Non eta Europan?
Nora goaz etenik
gabeko errotan?
dena gora, soldatak
berriz bere hortan
hasten bagara geure
artean borrokan.
10.
Eutsi goiari, denei
besarkada bana
utzi izua, pena
nekea, galbana
beti baita ur berri
aurrerantz doana
elkartasuna denez
su guztien ama
goxatzera etorri
zaitez beregana
pizturik mantentzea
da guztion lana.
besarkada bana
utzi izua, pena
nekea, galbana
beti baita ur berri
aurrerantz doana
elkartasuna denez
su guztien ama
goxatzera etorri
zaitez beregana
pizturik mantentzea
da guztion lana.