Bertsomatean, Jone Uria
Bertsomatean, Jone Uria –
Wikimediatik ekarritako edukia.
EWKEn martxan jarri dugun Hezkuntza Programaren baitan Bigarren Hezkuntzako ikasleei kontzeptuak errazteko bideak ireki nahi izan ditugu. Matematikan 100 kontzepturen inguruan ari gara lanean, askotan erraz azaltzea kostatzen zaizkigunak. Bertsolari eta matematikari den Jone Uriari bota genion erronka: posible litzateke zerrenda horretako kontzeptu batzuk bertso bidez azaltzea? Eta hau da emaitza:
Simetria da kontzeptuetako bat, modu erraz batean azaldu nahi izan duguna. Guztira 8 izango dira, horietako bat luzeagoa, zenbaki mota ezberdinak azalduz. Artikulu batzuetan hasi gara jartzen, adibidez, zirkunferentzia artikuluan.
Datorren asteetan bukatuko dugu ariketa honekin, espero dugu zuek guk beste disfrutatzea!