Bertsolaritza patxaran

Bertsolaritza patxaran –

Angel Errok Berria egunkarian.


Bertsolaritza patxaranBertsolaritza eta patxarana. Garai batean, gazteagotan, biak kontsumitu izana naiz (gutxiago lehenengotarik), baina pixkanaka biak utziz joan naiz, festa giroak hartara eraman eta beste aukerarik ez dudanean izan ezik. Batzuetan bidegabe jokatzen ari naizela pentsatzen dut. Patxaranak gurean duen izen txarrari (etxekoa ere ez dugu hartzen gure belaunaldiko askok) noizbait buelta eman beharko diogu.

New York Times egunkariak bere historia luze eta prestigiotsuan lehen aldiz erabili ditu bertsolaritza eta patxaran hitzak, horrelako estreinaldi lexikoak jasotzen dituen Twitterreko kontu ez-ofizial batek jakinarazi duenez. Kirmen Uriberen eragina nabaritzen hasia da hirian, New Yorken baitago, bekadun, hurrengo eleberria idazten, ETB1eko Euskalonski saioan ikusi ahal izan dudanez. Bai telebistako programa hori (erdarazko bertsioa ere baduena, VXM edo Vascos por el mundo izenekoa) eta antzekoak, bai NYT edo New York Times-eko hitz berrienak gurean izan duen oihartzuna fenomeno beraren bi adierazpen gisa ikusten ditut. Kanpoko hedabideak, kanpoko iritziak gutaz mintzo baino ez zaizkigu interesatzen. Atzerria ere, geure bidez bada, gu gaituenean protagonista egiten zaigu interesgarriagoa…

Bertsolaritza patxaran