Bertsolaritza Jaso Ikastolan

Bertsolaritza Jaso Ikastolan –

Noticias de Navarratik.


GAZTEEI, BERTSOLARITZA DEN KULTUR ONDAREAREN OINARRIZKO EZAGUTZA BERMATZEKO PROIEKTUA

 

12.01.2020 | 06:18

 

Bertsolaritza Jaso IkastolanIRUÑEA – 2018-2019 ikasturtean jarri genuen martxan Nafarroako Bertsozale Elkartearekin batera, bertsolaritza tailerra Lehen Hezkuntzako 6. mailan. Izan ere EKI proiektuaren barruan, bertsolaritzaren bidez hainbat konpetentzia garatzen dituzte gure ikasleek. Horretarako, bertsogintza bera lantzeko, aproposena iruditu zitzaigun Bertsozale Elkartearekin batera egitea, noski.

Helburuak dira bertsogintzaren, ahozkotasunaren eta euskal kulturaren transmisioa batetik, eta ikasleen euskarazko komunikazio gaitasunen garapena, bestetik. Lantzen diren esparruak dira bertsogintzaren teknikak (metrika, errimak, doinuak, historia), trebetasun sozial eta pertsonalak (jendaurreko jarrera, hizkera, enpatia?) eta hizkuntza eta komunikazio gaitasunak: hitz egokien erabilera, erregistroak…

Bertsogintzaren oinarrizko ezagutza joko eta ariketen bidez jasotzen ari gara, bertsopaperetatik bat-bateko bertsogintzara ibilbidea jorratuz. Eta zer esanik ez, bertsolariak ezagutu eta doinuak eta bertso tradizionalak ikasi, bertsoak baliatu, komiki, elkarrizketa eta ipuinak sortzeko, bertso-rapa landu, bertso-eskolen berri izan eta ikasgela aurrean bat-batean jardun…Bertsogintzako ariketak baliatuta, oinarrizko hezkuntza.

Bertsolaritza Jaso Ikastolan