Bertsolaritza etxera ekarriko du 'Erantzuna oinean' jolasak

Bertsolaritza etxera ekarriko du ‘Erantzuna oinean’ jolasak –

Alea-ri hartua.


Bertsolaritza etxera ekarriko du 'Erantzuna oinean' jolasak

Bertsolaritza gai nagusia duten hamar galderaz osatutako jolasa prestatu du Arabako Bertsozale Elkarteak; zozketa bat egingo dute, astelehenean, guztiak asmatzen dituztenen artean.

Bertsolaritza etxera ekarriko du 'Erantzuna oinean' jolasakArabako bertsolaritzan ere eragina izan du koronabirusaren ondorioz behartutako konfinamenduak, eta antolatutako ekintzak eten behar izan dituzte; besteak beste, bertso eskolak, hezkuntza arautuko klaseak, epaileen arteko bilerak eta bertsozaleak asetzeko saioak bertan behera geratu dira.

Hala ere, berrogeialdia arintzeko proposamen batekin dator Arabako Bertsozale Elkartea. Bertsolaritza bizitzen jarraitzeko, Erantzuna oinean galdera jolasa prestatu du, astean behin egiteko bertsolaritzari buruzko ariketa eta galderekin.

Parte hartzea oso erraza da: loturan sakatu eta bertsolaritzaren inguruko era ezberdinetako hamar galdera erantzun behar dira. Amaitzean, Bidali jartzen duen botoian klik egin behar da, besterik ez.

Galdera guztiak asmatzen dituzten parte-hartzaileen artean, “larrialdi egoeretarako kit” baten zozketa egingo dute, hurrengo opariekin: Abuelari edizio mugatuko olioa, Bertsozale Elkarteko USB memoria, Araba Bertso Kuadrilla arteko kamiseta eta poltsa. Zozketa datorren astelehenean egingo da, 12:00etan.

Bertsolaritza etxera ekarriko du ‘Erantzuna oinean’ jolasak