Bertsolarien frustrazioa

Bertsolarien frustrazioa –

Xabat Illarregi Marzol, ERRAN hedabidean.


Bertsolarien frustrazioa

Bertso eskolan izena eman. Bertsotan egiten ikasi (ustez behintzat). Eskolartekoetan kantatu. Gazte sariketetan parte hartu. Agian, bakarren bat irabazi.

Zure herrialdeko txapelketan izena eman. Finalen batera iritsi. Jendeak ari zarela ikusi. Lehen plazetako deiak jaso. Saio ederra egin eta horrek oraindik eta plaza gehiagotan abesteko aukera ekarri. Herrialdeko txapelketan txapela irabazi. Bertsolari Txapelketa Nagusian finalera iritsi. Plazaz plaza nahi adina ibili…

Zer uste duzu, hori dela bertsolari guztiek egiten duten/dugun bidea? Ez. Hori denok nahiko genukeena da. Honek ez du horrela funtzionatzen. Baten bati horrela joan dakioke, noski, baina orokorrean eustean datza bertso bidea. Batez ere, plazarako aukerei dagokienez. Gero eta gehiagotan entzuten dira nahi adina bertso saio egiten ez dituzten bertsolarien kexak. Baina hau ez da futbola, ez dago urte osoko ligarik. Hemen, edo antolatzaileek nahi zaituzte, edo hor konpon. Zein da denok kantatzeko aukera izateko bidea? Agian, auto antolakuntza. Edo oso ona izan. Bera ez badator, agian, guk joan beharko dugu bere bila. Zain egoteak ez dakar fruiturik.

Bertsolarien frustrazioa