Bertsoa eta euskara elkarreraginean

Bertsoa eta euskara elkarreraginean –

Amarek Sarasate eta Aratz Tabar Plazaberrin.


 

Amarek Sarasate eta Aratz Tabar, Alaitz BHIko batxillergoko lehenengo mailako ikasleek Irati Majuelo bertsolaria elkarrizketatu dute.

 

Bertsoa eta euskara elkarreraginean

 

HANDITZEN DOA.

Azken hamarkadetan, bertsolaritzak gorakada handia izan du bai entzule eta bai bertsolari kopuruari dagokionez. Orain dela gutxi egindako ikerketa bati erreparatuz, bertsolaritzak bi boom izan dituela esan daiteke. Lehenengoa, 1990eko hamarkadan eman zen, eta bigarrena, egun gauzatzen hari da. 1990ekoa nahiko garrantzitsua eta indartsua izan zen arren, datuen arabera, gaur egun gertatu denak gainditu egin du. 

Hiru arotan bana litekeela esan dezakegu Bertsolari Txapelketa Nagusiaren historia: gerraurreko txapelketak, Euskaltzaindiak antolatutakoak eta Bertsozale Elkarteak antolatutakoak. 

Aipatu berri dugun txapelketa honetan, Euskal Herriko hainbat tokietako bertsolariek parte hartzen dute, eta milaka pertsona joaten dira entzutera, euskarak elkartuta. 

Urteetan zehar, bertsolaritza, euskararen beste arlo asko bezala, aldatzen eta aurrera pausoak ematen joan da, eta gaur egun, Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusia ospatzen da lau urtean behin. 1935. urtean izan zen lehen txapelketa ofiziala, eta harrez geroztik hainbat txapelketa ospatu dira. Lehenengo honetan, 20 bertsolarik parte hartu zuten, eta gutxi gora behera 900 ikusle egon ziren. 

Azken txapelketan berriz, hau da, 2017an, 43 bertsolarik parte hartu zuten, eta 14.600 pertsona inguru egon ziren entzule modura. Ikus daitekeenez, gorakada handia gertatu da lehenengo txapelketatik azken txapelketara arte. 

Gainera, bertsolaritzarekin lotuta dauden mota askotariko ekintzak antolatzen dira urtero gazte eta helduentzat, eta bide batez, hauei esker, euskara sustatu egiten da Euskal Herriko toki askotan. Ekintza hauen adibide dira bertso eskolak eta bertso kanpaldiak adibidez. Azkeneko bi hauetaz gain, Euskal Herri osoko ikastola askok bertso saioak eta klaseak antolatzen dituzte. Iratiren esanetan, ikastolako saio hauek izan ziren bera bertsolaritzan murgiltzera bultzatu zutenak. Berak dio, alde batetik, bertsotan sortzen den lagunarteko giroa eta giro euskalduna izan zirela bertsotan hastearen arrazoi nagusienak. Bere antzera, lehen esan dugun bezala, azken hamarkadetan gazte asko hasi dira bertsotan. 

 

JENDEARENGANA IRISTEKO MOMENTUAN.

Bertsolaritzak jendearengana iristeko erraztasun zein zailtasunak ditu, eta batez ere norberaren jaioterriak eta ama hizkuntzak dute eragina honetan. Izan ere, bertsolaritza Euskal Herrian dagoen ohitura edo arloa da, eta ez dago bere parekorik mundu osoan.

Beraz, jende askok dio euskaraz ez dakitenak normalean ez direla txapelketetara eta emanaldietara hurreratuko. Jende askori hau desabantaila iruditzen zaion arren, Iratiren arabera honako hau abantaila da. Berak uste du euskara ez dakien norbaitek bertsotan norbait entzutean, interesa piztuko zaiola, lehen esan dugun bezala, ez delako horrelakorik egiten beste hizkuntzetan.Bide batez, hau da bertsolaritzak euskara sustatzeko duen moduetako bat. 

Honetaz gain, adinak ere zer ikusia du bertsolaritzak jendearen artean euskara sustatzeko momentuan. Bertsolaritzan jende heldua interesatuta egon ohi dela esan nahi du honek. 

Azkeneko hau, zailtasun bezala sailka dezakegu, oztopoa suertatu daitekeelako bertsoa, eta honekin batera euskara jendearengana iristeko. Hala ere, geroz eta gazte gehiagok parte hartzen du bertsolaritzarekin zer ikusia duten ekintzetan. Iratik esandakoa oinarritzat dugula, esan dezakegu hau ez dela berez bertsoagatik gertatzen, baizik eta lagun arteko giroak eta euskal giroak bultzatzen duela hau. Gaur egungo gazteentzat, erakargarria izan daiteke Euskal Herriko toki desberdinetako lagunak egitea txapelketa edo emanaldietan. 

 

ETORKIZUNEAN ZER?

Azken urteetan joera positiboa eta gorakorra izan du bertsolaritzak, beraz, aurreikusten da horrela jarraituko duela eta geroz eta jende gehiago animatuko dela bertsoak egin eta entzutera. Horrela jarraitzeko, gazteak oso garrantzitsuak dira bertsolaritzan. Iratiren ustetan, nahiz eta goraka jarraitu, tope batera iritsiko da, eta bertan egonkortuko da bertsolari eta batez ere entzule kopurua. 

Azken urteetan, bertsolaritzan oinarritutako beste musika estilo batzuk jaio dira. Estilo hauek, bertsolaritzan oinarritzeaz gain, honekin ere nahastu egiten dira. Honen adibide ditugu azken aldian sortu berri diren bertso-rap taldeak. Talde hauek bertsoak egiten dituzte baina beste erritmo azkarragoetan. Honen adibide da “2zio” taldea. Talde honen partaideetako bi diren Odei eta Gorka 2009. urtean hasi ziren letrak idazten, eta orduz geroztik, hiru diska atera dituzte, “Pausuz pausu”(2013), “Bideak”(2015) eta “Orain eta hemen” (2018). Gainera, 2018 urteko Herri Urratseko “Prefosta!” abestia ere haiek idatzia da. 

Bertsoa eta euskara elkarreraginean Bertsoa eta euskara elkarreraginean Bertsoa eta euskara elkarreraginean Bertsoa eta euskara elkarreraginean