Bertso saio batera joango bazara, irakurri beharrekoa

Bertso saio batera joango bazara, irakurri beharrekoa –

Estitxu Eizagirrek Argia aldizkarian.


 

Uxue Alberdik egun plazaz plaza dabiltzan hamabost bertsolari elkarrizketatu ditu: 1977an jaiotakoa da helduena, 1996an jaiotakoa gazteena. Emakume hauen testigantzak 22 puntutan irakurriko ditugu ordenatuta. 22 puntu hauek bertsolaritzan errepikatzen diren 22 patroi dira, emakumeen bertsolaritza azpiratzeko erabiltzen direnak.

Bertso saio batera joango bazara, irakurri beharrekoaLiburu hau ekarpen handia iruditu zait, izena jarri dielako botere harremanetan eragiten duten aldagaiei, alegia, kartak mahai gainean jarri dituelako. Bertsozale modura, sentitu dut deskodetzeko tresna eder bat eman digula, hurrengo saiora goazenean, bertan eragiten ari diren indar anitzak ikusi ahal izateko.

Euskal herritar modura, emakume bertsolarien borroka zein puntutan dagoen ikusteko argazki bat iruditu zait. Horretarako 21.a egin zait puntu errebelatzailea, “feminista identitatea: indarra eta kuestionamendua” deiturikoa. Emakume bertsolariek zapalkuntzen kontzientzia hartua dute, bide kolektiboa egiten ari dira, eta horrek bertsolaritzan aldaketak dakartzan honetan, gizonezko hainbaten erreakzioa jasotzen ari dira, bide kolektiboa desakreditatuz eta emakume bertsolari norbanakoei abentura feministetan ez nahasteko aholkatuz.

22. puntua irakurrita pentsa liteke ez dagoela atzera bueltarik. Zapalkuntza sistemak emakume bertsolaria azpian mantendu du juxtu berari zehazki leku hori zegokiola sinetsaraziz. Orain bertsolari kontzientzia hartu dute askok, eta Ez da kasualitatea saioetan metatutako esperientziari esker, iritsi dira ondorioztatzera bertsotan “ongi” edo “gaizki” (hitz xinple horiekin aitortzen edo desakreditatzen dira bertsolariak) egiteko zein egoera zaizkion bakoitzari determinanteak. Plaza neutroa den mitoa ipurdi-bistan jartzen du. Liburu honen 22. puntua irakurtzen ari nintzela entzun dut “KLAXK!”, zerbait pitzatzen. Kristalezko sabaia ote? Gizonek azken mendeetan eraikitako bertsolaritza sistema izan al da?

Kontrako eztarritik

Egilea: Uxue Alberdi Estibaritz

Susa (Lisipe bilduma), 2019

184 orrialde

Bertso saio batera joango bazara, irakurri beharrekoa