Bertso doinuak, robotikoki
Bertso doinuak, robotikoki –
Ana Galarraga Ayestaranek Elhuyarren argitaratuko idatzia.
Bertso-doinuak, musika automatikoki sortzeko eta sailkatzeko oinarri
Bertso-doinuz osatutako bilduma batetik abiatuta, doinu berriak automatikoki sortzeko metodo bat garatu du Izaro Goienetxea Urkizu ikertzaileak. Horrez gain, musika automatikoki sailkatzeko metodo berri bat aurkeztu du. EHUko Robotika eta Sistema Autonomoen taldean (RSAIT) egin du lan hori, eta PLOS ONE aldizkarian eman du haren berri.
RSAIT taldearen proiektu nagusietako bat BertsoBot proiektua da. Gizakien eta makinen edo roboten arteko elkarrekintzan aurrera egitea da haren helburua, eta, horretarako, robotak bertsotan jartzen dituzte.
Artikuluan, Goienetxearen ikerketaren bidez lortutako bi metodo aurkeztu dituzte. Batetik, musika generoaren arabera sailkatzeko metodo bat aurkeztu dute, antzeko bertso-doinuak multzokatuz musika errepresentatzeko lortutako modu berri batean oinarritzen dena. Bestetik, multzokatze horiek multzo bakoitzeko doinuen antzeko doinuak automatikoki sortzeko erabiltzen dituzte.
Goienetxearen esanean, “metodoa erabilgarria izan daiteke musika-terapiako aplikazioetan, musikaren konposizioaren ikaskuntzan edota konposizioko programetan ere, besteak beste”.