Behialako egun batez: Jose Manuel Lujanbio "Txirrita"
Bertsolari Aldizkaria
2018-06-06
Jose Manuel Lujanbio “Txirrita” –
Bilbo Hiria irratitik hartutako erreportajea.
Gaurkoa bezalako egun batez hil zen Donostian Jose Manuel Lujanbio Retegi, Txirrita (Ereñotzu, Hernani, Gipuzkoa, 1860ko abuztuaren 14a – Altza, Donostia, Gipuzkoa, 1936ko ekainaren 3a) hernaniar bertsolaria. Bere ospeak Gipuzkoako mugak gainditu zituen, eta XX. mendearen lehenbiziko erdialdean Euskal Herri osoan famatu zen. Mingain zorrotz eta bizkorreko bertsolaritzat nabarmendu zen, eta haren ateraldi umoretsuak herriaren gogoan gorde dira. Gai sozialak lantzen diren bertsoetan garai hartako herri-klaseen pentsamolde eta sentimenen berri ematen da.Argazkia: Indalecio Ojanguren (Wikipedia).