'Barraskiloek baino bat gehiago' nobela kaleratu du Ane Labaka Mayozek

‘Barraskiloek baino bat gehiago’ nobela kaleratu du Ane Labaka Mayozek –

Txintxarri aldizkaritik.


Maitasun ereduei buruzko hausnarketa bat egin du idazle lasarteoriatarrak aurkeztu berri duen lanean; haur baten begiradatik egin du kontakizun osoa

 

'Barraskiloek baino bat gehiago' nobela kaleratu du Ane Labaka Mayozek
Ane Labaka Mayoz, Barraskiloek baino bat gehiago nobela eskuetan duela. Argazkia: Erein argitaletxea

 

10-11 urteko Sara izeneko neskato bat da Ane Labaka Mayoz herritarrak argitaratu berri duen Barraskiloek baino bat gehiago nobelaren protagonista. Bere gurasoek banandu egingo direla jakinaraziko diote, eta eszena zehatz horretatik abiatuta garatuko da kontakizun guztia. Horrela, ordura arteko familia egonkorra zalantzan nola jartzen den, eta nola berregituratuko den jaso ahal izango dute irakurleek. 

Emaitza nobela bat izan den arren, idazlearen hasierako asmoa ez zen hori, baizik eta album ilustratu bat sortzea. Hala, sortze prozesuan, Erein argitaletxeko editore Uxue Razquinen proposamenari jarraiki, hasierako lana garatu egin du, eskuartean duenera iritsi arte. Berriki aurkeztu du nobela Donostian, eta azken emaitzarekin  “oso gustura” agertu da. 

Lasarte-Orian jaio zen Labaka, 1992. urtean eta bertsolaria eta idazlea da. Euskal Ikasketak egin zituen, Gizarte Antropologiako Masterra eta Ikasketa Feministak eta Generokoak. 2019. urtean Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen liburua sortu zuen Miren Artetxe Sarasolarekin batera, eta, 2021. urtean, berriz, Algara mutilatuak saiakera kaleratu zuen. 2018. urtean Ezpainetakoa album ilustratua ere argitaratu zuen (Peru Abarka saria lortu zuen), eta baita Totototo haurrentzako albuma ere; 2021. urtean izan zen azken hori. Iaz, 2022an Erradikalak antzerki liburua ere ondu zuen. 

‘Barraskiloek baino bat gehiago’ nobela kaleratu du Ane Labaka Mayozek