Mizel Mateo: Ardi beltzaren bertsuak

Ardi beltzaren bertsuak –

Mizel Mateok BERRIAn.


 

Mizel Mateo. Baionan 1988an sortutako bidarraitarra. Xalbador kolegioan hasi zen bertso eskolan, 11 urterekin, eta gaztetan eskolarteko txapelketetan parte hartu zuen. Etenaldi baten ondotik, azken urteetan plazan kantatzera itzuli da, eta iaz lehen aldiz parte hartu zuen Xilaba txapelketan.

Doinua: Agur sagar beltzeran

 

 

Pannecau karrikan da gizon ezaguna
Katedral sartzea du biltoki  kuttuna
Kartoizko matalaza : azken ontasuna
Eta zakur zaharra bideko laguna
Jendeer so egiten pasten du eguna.

Erdi iraultzaileak  eta erdi santu
Elkartasun medio badute espantu
Imigranteak nahi dituzte salbatu
Eta Palestindarren patua salatu
Beri nehork ez dio eskurik luzatu.

Jendeak abereekin kurri dabiltzala
Zakurra nagusi ta nagusi leihala
Mundu hori infrentzuz itzultzen da ala ?
Jendearen heinean jartzen da kabala
Ta jendea tratatzen zakurra bezala.

Beri  ez baitiote ainitz urrikalpen
Bere gosera ez du egunero jaten
Ez badiote ere txanponik ematen
Ikasi du itxura tristeena janzten
Lotsa pixkat bederen senditu dezaten.

Drogetan xahutzen du duen sos poxia
Arats huntan eginen du azken jauzia.
Eskuetan hartu du asteko dosia
Barda sasi kolega bati erosia
Eta zainetarat du ixuri guzia.

Nahiz  ibiltzen giren espaloi berean :
Bide ezberdinak ta bakoitza berean
Mundua utziko du ametsak airean
Egunkari saltzaile bat dauka parean
Bihar agertuko da lehen orrialdean.

 

Ardi beltzaren bertsuak