Andoni Egaña: «Bertsolaritza osasuntsu ikusten dut; baina ez dakit euskararen botila erdi beterik ala erdi hutsik dagoen»
Bertsolari Aldizkaria
2024-02-09
Bertsolaritza osasuntsu ikusten dut –
Zine eztabaidan parte hartu du, besteak beste, Andoni Egaña bertsolari ezaguna. Azken urteetan bertsolaritzak ukan duen bilakaeraz mintzatu da zarauztarra. Bertsolaritza osagarri onean ikusten duen arren, euskal hizkuntzarekiko arrangura duela azpimarratu du: «Bertsoak euskara behar du, eta euskararen kasuan, ez dakit botila erdi beterik edo erdi hutsik dagoen».