Agin Laburuk irabazi du Mingañe Saltsan bertso sariketaren bigarren edizioa

Agin Laburuk irabazi du Mingañe Saltsan bertso sariketaren bigarren edizioa –

Erran hedabidetik.


Ostiralean egin zuten Leitzako Torrean Mingañe Saltsan sarietako finala. Agin Laburuk irabazi zuen, Etxahun Lekurekin buruz burukoa jokatuta 

 

Agin Laburuk irabazi du Mingañe Saltsan bertso sariketaren bigarren edizioa

 

Laburu eta Lekuerekin batera, finalean izan ziren Onintza Enbeita, Millan Telleria, Aratz Igartzabal Potto  eta Eneko Araiztegi Korta, Torrea erabat betea zela. Giro ederra izan zen finalean, eta Laburuk Leitzako pestetako blusa eta pestetako jaialdian kantatzeko aukera izan zituen saritzat.

Mingaiñe Saltsan ekimenak bertso estilo eta adin desberdinen gurutzaketa bilatzen du eta baita plazan presentzia desberdina dutenen arteko bertso igurtzia ere, Leitzako bertso eskolaren eskutik.

Bertsoa.eus ere finalean izan zen eta datorren astean jarriko ditu finaleko bertsoak.

Agin Laburuk irabazi du Mingañe Saltsan bertso sariketaren bigarren edizioa