Silvio Rodriguezek euskaraz abestu du Jon Maiaren disko berrian

Silvio Rodriguezek euskaraz abestu du Jon Maiaren disko berrian –

Juan Luis Romatet, BALEIKE.


Azaroan plazaratuko du Jon Maiak Kantu berri bat gara, bere disko berria. Hainbat lagunek kolaboratu dute Maiarekin disko berrian, eta horien artean bat da nabarmentzekoa: Silvio Rodriguez kantautore kubatarra.

 

Silvio Rodriguezek euskaraz abestu du Jon Maiaren disko berrian
Jon Maia promozioko irudi batean. (Elkar)

 

2021. urte amaieran argitaratu zuen Kantu bat gara disko arrakastatsuaren jarraipen gisa ikus daiteke bi urte geroago, datorren azaroan plazaratuko duen Kantu berri bat gara. Hamalau abestiz osatzen da diskoa eta aurrenekoan ez bezala, gehienak, hamar, berriak dira; beste laurak bertsioak dira.

Kolaborazio ugari izango ditu Maiak disko honetan, eta horietatik nabarmentzekoa da Silvio Rodriguez kantautore kubatarraren parte hartzea. Jon Maiaren gonbidapena onartu du Rodriguezek eta euskaraz kantatu du Nostalgia izeneko kantuan, Gorka Hermosaren doinuekin egina. “Silvio Rodriguezena mundu mailako ahotsetako bat da eta Euskal Herrian hainbat aldiz izan da emanaldi handi eta hunkigarriak eginez. Te doy una canción, Ojalá, Oleo de mujer con sombrero, El necio eta beste hainbat eta hainbat kantu historiko egin dituen abeslari handia oraingoan euskaraz kantatzen entzungo dugu Jon Maiarekin batera Kantu berri bat gara lanean”, azpimarratu dute.

Kolaboratzaile gehiago ere izango dira disko honetan. Itziar Ituño, Olaia Inziarte, Luis Pastor kantautore madrildarra, Mikel Kazalis, Maddalen Arzallus, Ibrahima Balde (Miñan), Ulu media eta Elizondoko Abesbatza Ttikia, esaterako.

Silvio Rodriguezek euskaraz abestu du Jon Maiaren disko berrian