2001eko Txapelketa Nagusia, belodromoan

2001eko Txapelketa Nagusia, belodromoan

Eduki hau bertsoa.eus ataritik hartu dugu, eta bideoa, hein berean, Xenpelar Dokumentazio Zentrotik.

……………………………………………………………………………………………………………………………………….

Txapelketa Nagusiaren urtea da 2017a. Udazkenean hasiko da eta dagoeneko martxan dira prestaketa-lanak. Hitzetik Hortzera ere hari begira jarri da eta igande honetako saioan errepasoa egingo die orain arteko Txapelketa Nagusiei, bertsoaldi eta une ederranak gogora ekarriz.

Bertsoaren Sareko plazan ere tarte bat egin nahi izan diogu Txapelketa Nagusiari eta 2001ekoa ekarri dugu. Donostiako Belodromoan jokatu zen finala eta goizeko saioan zortziko handian aritu ziren kantuan Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze. Bertsoaldi gogoangarria utzi ziguten, ENA (Euskal Nortasun Agiria) eta NAN (Nortasun Agiri Nazionala) elkarren parean. “Ludi bizitza abesti gogoz” doinuan, bi nortasun-agiri eztabaidan.

2001eko Txapelketa Nagusia, belodromoan