Uda
Bertsolari Aldizkaria
2022-12-26
Uda –
Doinua: Agur sagar beltzeran
Ikastola ahazteko
garaia heldu da
hotzik ez du egiten
beroa gertu da
eguzkitako krema
motxilan hartuta
hondartzara goaz gu
aterkik utzi ta
eskerrak iritsi den
berriz ere uda
Uda ez bukatzea
da nire desira
pistinan egunero
jira eta bira
gero oporretara
goaz urrutira
bihar lagun guztiak
futbolen partida
oporrak disfrutatu
betiko ez dira
Gaur da bai egun txarra
uda amaiera
akaso uste zenun
hau betiko zela
Konturatzeko berriz
gu negun garela
euria hasi duta
hau doa aurrera
ze pena iritsi da
honen bukaera
EKI OCHOTORENA ESNAOLA (12 URTE)