Txapelketen historia: bertso jarriak
Txapelketen historia –
Doinua: Jardin bat zuretzat
60ko harmakada
Ai, gerraoste luze
Ilun ez bestea Debeku ofizialen Kronika tristea “Bertsolariak izan Behar du ilustrea” Basarrik nahi du zerbait Abiaraztea Zein zail, baina ederra den Zerotik hastea. |
Hamarkadan aurrera
Apur bat eginez Istilu batek jartzen Gaitu oroiminez Txistu olatu bati Zer esan jakin ez? Xalbador zenak ondo Bazekien zinez Nola eman lezio bat Modu atseginez. |
80ko hamarkada
Aita bat, naufrago bat
Errimak abaro Ahots bat bizarraren Azpitik igaro Amurizak txapel bi Ta gauza gehiago Berrikuntzarik gabe Gerorik ez dago Bertsoa egin zuen Ukigarriago. |
Txapeldun Xebastian
Ta txapeldun Baltza Ta aldaketa bat dator txapelketarantza bertsozaleek sartu lokatzetan hatza Ardurak eskualdatze Horrexetan datza Autogestiorako Lehenengo urratsa. |
90eko hamakada
Bertsoak egin du boom!
Berotu giroa Anoeta inguruan Jende exodoa Historiak handia Du bere hondoa Txapelketa bertara Iruditan doa ta irudi horien parte da belodromoa. |
Lau txapelen azpian
Kopeta bat garden Hunkidura soil bat han Ta ziri bat hemen Ume garaian berak Zaletu gintuen Zarauztar horren erruz Ikasi genuen Bertsotan birtuoso Izatea zer den |
00-13ko hamarkada
Asmatua ezin da
Berriz deskubritu Baina bai horizonte Berriak aurkitu BECera joan eta Pantaila handitu Lekualdatze batek Ze ondorio ditu? Lekuz aldatu eta Azalez berritu.
|
Milurteko berri bat
berria lilura Egañaren aulkiak Jartzearen hura Lehenengo emakumeak Txapela burura Beste bat Lapurdira (non zegoen muga?) Totem-ak hausten doaz Eta gu gustura.
|
2017ko txapelketa
Bi mila ta hamazazpi
badoa oholtzara Nerbioak, txaloak Poza, hotzikara Txapelketak zer dakar? Hotsa, burrundara Baina zirrikitutik sartu begirada: Konparatu ezin den Ikuskizun bat da. |
Eta eskaera bat
Doa bukaeran Nola apur bat geldo Gabiltzan aukeran Txapelketa ikusten dut olatuen eran Aldaketak errotzen Baditu, primeran Bertsoarengan eta Bertsozaleengan. |
Txapelketen historia