Sustrai Colina txapeldunaren bidea finalean. Xilaba 2016
Sustrai Colina txapeldunaren bidea finalean
Sustrai Colinak irabazi zuen Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko bertsolarien txapelketako txapela (Xilaba), azaroaren 12an. Amets Arzallusekin jokatu zuen buruz buruzkoa, Baionako Lauga gelan. Odei Barroso, Miren Artetxe, Maddalen Arzallus eta Odei Barrosok osatu zuten finaleko seikotea. Colinak finalean eginiko lana jasotzen dute orriok: hasierako agurretik, txapeldunaren agurrera.
HASIERAKO AGURRA:
Izan naiteke lur busti usaina
oliba hezur bat trabeska
Leonard Cohenen azken kantua
bazkaldu aurreko siesta
bertso-eskolan hasi zen haurra
gaur naizenari farrezka.
Azal berriak jantzita nator
deus ez da sortzen berez ta
neure buruaz beste egitera
ta gure buruaz besta.
ZORTZIKO HANDIA
Sustrai Colina eta Amets Arzallus Zuen herrian ibilian zabiltzate. Lehen Mundu Gerran hildakoei eskainitako monumentuaren parean gelditu zarete.
|
|
Sustrai Colina | |
Harrian lehen izenak dio
Monsieur Añoz bere hilen bigarrena da Irastorza bat ez zena etxera jinen. Hauek ikusiz jakin burua zertan pentsatzen ari den Frantziarentzat hil ziren, baina euskaldun petoak ziren.
|
|
Gure aideek, gure arbasoek
egin zutelako gerla hartu fusilak joan frentera lana balitza bezela. Nahiz ta gaur egun ospatu ohi den garaipen haundi itzela okerrena da gerla harekin konkistatu gintuztela.
|
|
Lubakietan zernahi bihurtzen
denez otsoaren aho batzuk ezindu itzuli ziren besteak, berriz, zerraldo. Azaroaren 11 batez frantsestu ginen zeharo ta euskalduntzeko beharko ditugu beste hamaika azaro.
|
Amets Arzallus | |
Ni ere zure gisa berean
abizenen erakusten: bi Etxegarai, bi Etxeberri hizkiak elgar igurzten; lau Etxamendi eta beste hainbat tokirik ez dute uzten. Frantses armada omen zen, baina frantsesik ez dut ikusten.
|
|
Arrazoin duzu plaka hortatik
begira aitzin, gibela. Mort pour la patrie ere jartzen du pentsa zazu ze krudela. Engainatuta eraman eta nahiz ta irabazi gerla okerrena da ondorengoak frantsesten hasi zirela.
|
|
Pentsatu zenbat urte joan diren
memori oker harekin guk plaka hortan bertsu idazten hasi gintezke gaur berdin. Armistizio eguna nahiz den azaroa ta San Martin udazken hauek joan eta gero baietz udaberri bat jin.
|
|
ZORTZIKO TXIKIA
Miren Artetxe eta Sustrai Colina Miren, etxean internet eta telefonoa ezin erabiliz egon zara hilabete batez. Berriz ere hornitzailearen dendara joan zara laguntza eske.
|
|
Miren Artetxe | |
40 minuta nik
ditut itxaronak aski luze iraun du SFen bromak fite holan iten du bai nire amonak. Komunikazioan ez zizte hain onak.
|
|
Politeziaz aparte
serios jarri gaiten egun ona ez bada nik ez dut erraten. Hona kexa jartzera jina nintzen baten e-mail bat igortzeko erran zenidaten.
|
|
Nahiz mila aldiz etorri
honaino galdezka honek erantzuten dit berriro galdezka. Nahiz nik etxean arazo ta kezka bankutik kobratzeko arazorik ez da. |
Sustrai Colina |
Eman baino lehenago
zuri azalpenik ez duzunez ez gogo ez itxaropenik. Nik e’ nuke esango hain txarrik garenik baina presik ez dut ta egun on lehenik.
|
Dendaraino luzatu
Duzunez pausoa ta erran sarerik gabe dagola auzoa. E-mail batez konpondu baleike kasoa ez dut ulertzen zein den zure arazoa.
|
Mingaina pozoin duzu
ta begiak tiro jada eguerdi da ta hemen ez da giro. Bazkaltzera etxera behar baitut igo atsaldean etorri zaitezke berriro. |
PUNTU ERANTZUNA
Sustrai Colina |
HELEPak sortu ditu
milaka iritzi… ta oraindik ez dela gugana iritsi. Aldeko zein kontrako ai, zenbat irrintzi! Ezin ote gara ba gure gisa bizi?
Lehen hamar elkargo gaur egun bakarra… ta neretzako ez da hasiera txarra bazegolako hoiek elkartu beharra noizbait bat egiteko hego ta iparra.
Ba ote da dirurik euskararendako? Galdera hori dugu gure kalterako. Beraz, gure sosa ere guk eman beharko bertsoendako eta Sehaskarendako. |
HAMARREKO TXIKIA
Odei Barroso eta Sustrai Colina Bikotea zarete. Lan militanteak denbora anitz hartzen dizue. Asteburua elkarrekin pasatzeko libratua zenuten, baina, Odei, oraintxe jakin duzu bilkura batera deitua zarela larunbatean.
|
|
Odei Barroso | |
Aitzinan militatzen
ene desioa militantziak garesti dauka prezioa. Asteburu huntako a ze presioa! Sarri sortzen zait neri barne sesioa lehentasuna eta obligazioa.
|
|
Usu erran didazu
zuk gauza berdina ta alferrik da egiten dudan ahalegina sinesmena baitaukat zuzena ta fina nik ere nahiago dut batera bagina. Hola ezin al dugu segitu aitzina?
|
|
Gure maitasunak du
etxea jatorri ta zuk mezua argi didazu igorri. Arrazoiz nola erantzun arrazoi dun horri haserrez ta amorruz zaude gorri-gorri. Ba nahi baldin baduzu nerekin etorri. |
Sustrai Colina |
Feminismoa edo
independentzia zainetan daramazu hitzen esentzia. Mingarria litzake zure ausentzia ez baita ezinbesteko bertan presentzia ta ez militantea nire pazientzia.
|
Odei, zauriak ari
zaizkigu orbaintzen prezio garestia baigabiltz ordaintzen. Zure dudak egiten zaizkit sinesgaitzen herri bat egitea zail da eta zail zen ez badugu asmatzen etxekoak zaintzen.
|
Ze Che Guevara sen ta
militantzi premi! Ordea, sinesgaitza egiten zait eni. Hori erantzuten zaio Odei, edozeini. Segi Aitzinakoekin nahiz nik ez konpreni beste batekin ernai ibiliko naiz ni. |
KARTZELA Sustrai Colina Lehen aldiz bakarrik joan zara oporretara. Lehen eguna bukatzen ari zaizu.
|
Bakantzetara lagun-minekin
joan izan naiz gehienena beste batzutan, neska-laguna nuela aldamenean baina oraingoan joan naiz bakarrik ez baitut beste deusen beharrik normala da, azkenean. Hiru-lau oren igaro ditut pistinaren barrenean ta lau orduko siesta egin dut bazkaldu ondorenean. Ene, ze ongi bakardadean ondoan beste inor gabean zu bakean zaudenean ta aukeratua denean!
Palmerak daude bateko eta itsas ertzea besteko; zerbitzariai hots egin diot Piña Colada eskeko. Laster joanen naiz dutxatzera ta, gero, berriz, bai, afaltzera ez nago haserretzeko. Liburu bati begira lasai errege baten antzeko bost axola zait mundua dagon orain, aurrekoz atzeko. Hamakan nago munduko puntan izan ere, nik beharra neukan rutinarekin hausteko eta hutsetik hasteko.
Ez da raroa zorion bete hau tropiko urrunean urte osoa pasatzen baitut desegiten lurrunean: orain, lanera militantzia eta, nola ez, estres, antsia soa etorkizunean. Bakardadean egon nahi nuen hemen, lasaitasunean: pozik sentitu, libre sentitu bizi askatasunean. Nahiz ta orain ez nagon tristuran ea ba hori pentsatzen dudan neure turista xumean hirugarren egunean. |
BURUZ BURUKOA: SEI PUNTUKO MOTZA
Amets Arzallus eta Sustrai Colina Adineko pertsonak zarete, igerilekuan zuen tatuaiei begira.
|
|
Amets Arzallus | |
Gaztaro urrun horretan
hiru-lau orratz kolpetan ezpata egin nuen besoan arrain bat kopetan aizkora bat arboletan sugetxo bat odoletan ez dakizu ze problema eman didan kontroletan!
|
|
Ai, bihotzean ze kalte!
Maitasun zahar baten kate Maddi idatzi zinuen, beraz joan zitzaizun arte. Orain tristurak aparte ez zaite kezkatu bate izen bereko neska-lagun bat aurki zenezake.
|
|
Sustrai Colina | |
Zure ezpata ta katez
kontroletan dena kaltez nik bihotz bat ta Maddi jarria gau mozkorti batez Maddi joan zitzaidan tanpez. Nik maite nuen, berak ez ta neri pila jarri didate bihotzaren partez.
|
|
Amodioa maitemin
larrosa eta krabelin gelditu nintzen ez Maddi, ez lore eta ez erregin. Lagun, behar duzu jakin beti ez dela San Balentin ta aukera gutxi izaten dela 80 urtekin.
|
|
Ari zara espantuka
denborari mehatxuka. Zoologiko bat tatuatzea nahiz ez den arrunta. Azala tatuatuta nahiz ta busti behatz punta kontuz ibili igeri egiten zuk ez dakizu ta. |
BURUZ BURUKOA: ZORTZIKO TXIKIA
Sustrai Colina eta Amets Arzallus Sustrai, Hillary Clinton zara; eta, Amets, Donald Trump. Hauteskundetako emaitzak atera berri dira, eta, ohi den bezala, Clinton, Trump telefonoz deitu duzu.
|
|
Sustrai Colina | |
Zure jarrera ez da
txorien alpiste hiru egunetik behin baizinen albiste. Gaur irabazi duzu ai, ene ze txiste! Finantzak pozik daude ta mundua triste.
|
|
Jada negar malkorik
e’ nezake xuka pentsa Bill senarra ere heldu zait muxuka. Zu, berriz, harro zaude garaitu nauzu ta baina jende aurrerako ez ahantzi peluka.
|
|
Mundu hontan ez daude
zu bezalako bi nahiz neretzat ez duzun aski kategori. Lasai, nik ez dut nahi ta Hong kongen erori baina senarrarentzat ongi dago hori. |
Amets Arzallus |
Hi, Hillary, how are you?
Ni arras ongi hemen. Jendea zure alde zen jarria omen diferentzi handia zinuen bederen ni ere harritu naiz zenbat tronpatu den.
|
Ahantzi itzazu ene
bilo eta buru lanean hastea dut nik lehen helburu beharbada taldean beharko zaitugu Hong Kongo enbaxadan norbait behar dugu.
|
Senarra igor zazu
hartuz hong kong kabi baina etxe zurian zenbat zerbitzari nik hemen segiko dut trailari trailari. Senarrai goraintziak adio Hillary.
|
BURUZ BURUKOA: KARTZELA
Sustrai Colina Amildegia sentitu duzu aitzinean. Jauzi egitea deliberatu duzu.
|
Ostatu baten ezautu ginen
dena ginun haize alde nik “Nahi al duzu?” galdegin nion ta ezin zidan egin alde. Gero, ezkondu ginen elizaz apaiz, eraztun, altare; bi seme-alaba izan ditugu jada koskortuta daude. Azkenaldian gara batera gabiltzan bi bakardade elkarrentzako ez amodio ta ez sensibilidade. Gaur lehen aldikoz amildegia sentitu dut parez pare. nere buruai galde egitean: “Zer ote naiz bera gabe?”.
Garai onenak hegan zergatik joaten dira iheska? Zergatik gorde ohi ditut hitzak zintzur ertzean trabeska? Ez ote nuen betiko maite behar bihotzeko neska? Sexua fini zen momentuan ez ote zen aski siesta? Zergatik egin behar dut alde lehertutakoan tenpesta? Irensten segiz gero egingo ote dut hemen gainezka? Ez ote nabil burua galtzen neure buruai galdezka? Amildegia daukat aurrean ta azpian sarerik ez da.
Ai, ze zaila den berriz piztea behin hezetutako metxak! Zer esanik ez gorpuztu ezkero susmoak edo sospetxak. Diborziatuak nahiz marginatzen jendeak eta prentsak; Zer egingo dut ja honezkero fini badira sorpresak? Bere ondoan lo egiten dut beste batekin ametsak. Ta bertigoa emanagatik amildegi sakon beltzak alde egitea erabaki dut zintzotasuna legetzat askoz hobea izanen baita neretzat eta beretzat. |
TXAPELDUNAREN AGURRA:
Hain justu Trumpek jo duenean
mailuarekin iltzea;
Marine Le Penek amestu ote
du Frantzia zuritzea?
Hiztegitatik kendu ote du
Rajoyk erabakitzea?
Normala ote da poliziak
senegaldar bat hiltzea?
Neri tokatu zait muga ertzean
sortu eta handitzea
ta ikasi dut igurtzi ezkero
deusezten dela klixea.
Gure herri honek badaki zer den
mututuei aditzea
ta harresiak atxeman arren
zubigintzan aritzea.