Mendian gora korrika

Mendian gora korrika –

Bertsoak: Iñaki Iturain

 

Mendian gora korrika

 

 

Doinua: Betroiarena

 

1.Lasterka, saltaka ta

batzuk antxintxika,

mendian jende asko

dabil korrika,

tropel handi batean

elkarri segika,

gora eraman dute

presa ta irrika,

maldaren epika

minaren kronika

lehiaren logika

inoiz ika-mika,

gauez ere badabil

hola hamaika. (Bis)    ↓

 

 

5. Ia denak gazteak

baten bat zaharra,

denen gogoan dago

denbora-marra,

erlojuko kronoa

hobetu beharra

eta bilakatzea

mendiko izarra

marka txit azkarra

hori da iparra

bada bai indarra

sua eta garra

ez dago geldituko

ditun malkarra.  (Bis)   ↓

 

2. Zegamatik Aizkorri,

Horma Bertikala,

Hiru Handi, Ehun Mila,

lista zabala.

Ultra Trail, Super Mega,

Hiper Mundiala.

Ea kendu txandala

azaldu dortsala

ahalegin mortala

sobrenaturala

nahiz izan txakala

dinbili-danbala,

han goian Jainkomendik

babes ditzala. (Bis)   →↑

 

6. Ametsa egin dut bart:

“Karrera bikaina,

helmugan txapela ta

gero xanpaina;

inork ez du emango

korrika nik haina,

nahiz bukaeran izan

kanpoan mingaina

oinpean orbaina

lehertuta zaina

hori da ordaina

pozik nago baina,

gaurkoan egin baitut

kriston azaina”. (Bis).

 

 

 

3. Mendia minututan

eta segundotan

neurtzen dute edota

kilometrotan

pisua gramotan ta

saria eurotan

iaz gailur askotan

aurten gehiagotan

dena numerotan

dugun garaiotan

nator ni bertsotan

proposatzekotan:

“Har dezagun mendia

sentsaziotan… (Bis)     ↓

 

 

 

7. Naturaren emaitzak

zaizkigu anitzak,

adibide hor daude

gure zuhaitzak:

urki eta lizarrak

pagoak, haritzak

artea ta ametzak,

astigar, hurritzak,

goizeko ihintzak,

tontorreko haitzak,

naturaren hitzak,

aukeran bakoitzak,

mendia oparitu

digu bizitzak. (Bis)   ↓

4. …Neke txiki sanoa

eta atsedena,

azalean epela

ekiarena,

belarraren usaina

eta liliena,

kukuaren kantua

ta kilkerrarena,

naturan barrena

libre utzi sena,

gailurra ez da dena,

bestela zer pena!

Bidea(n) da mendiak

duen onena. (Bis)  →↑

8. Mendizale mendia

dira osagarri,

ematea daukate

asko elkarri.

Bertsoak bukatzeko

hau dut aipagarri:

laurehun metrotara

dugu Kukuarri

denon irisgarri

gogo lasaigarri

beti gozagarri

joan gaitezke sarri

lasai igo gaitezen

inoiz ez larri. (Bis)   

 

 

 

Mendian gora korrika

Mendian gora korrika