Malkoen bidea

Malkoen bidea –

Doinua: Maitasuna izan leike

 

Nahiz lagunekin herritik

egin dituen bost bira

Kalean dagoenean

etxera buelta desira

Ta etxera sartzean joan

da komunerantza dida

Malkoak ateratzear

sortuz begitan disdira

Negarrez dago aurrean

du ispiluaren beira

Rimela korrituta du

dauka isalda begira

Oihuka dagoen neskaz

paso egiten ari da

 

Ohean etzan da eta

besarkatu du panpina

Bere psikologoa da

hain da goxo ta arina

Oraindik bihotzean du

arantzatxo baten mina

Eskolan hamaika urtez

pairatu zuen bullynga

Markatuta jarraitzen du

nahiz orain den desberdina

Bere buruari esanez

ez dut bizitzeko grina

Baina bizitza zeinentzat

ba ote dago egina

 

Lagun onenarekin gaur

gera hartzeko bi trago

Malkotara pasatu da

ezin aguanta gehiago

Laguna hau ikusita

apurtu da be zeharo

Psikologara joaten

derrigortu dio klaro

Psikologaren atea

beldurtuta du igaro

Orain irri egiten du

askotan eta maizago

Denontzat salbatzailea

den pertsona bat baitago

Naia Martin

 

Malkoen bidea
Kat Smith
Malkoen bidea