Korona bertsuz

Mixel Etxekopar-(r)en argazkia Mixel Etxekopar 2020-05-11

Korona bertsuz –

Mixel Etxekopar (hitzak)

Pierre Vissler, Jean Christian Galtxetaburu, TTK Rekalt (soinua eta soinuak)

Etxahun Barkoxeri begi klixka bat, “Mundian Malerusik” bertso sorta gogoan

 

ENTZUN BIRUS BERTSUA

(bildumako zazpigarrena)

 

Korona bertsuz

 

Mündüan maskatürik hanitx bagirade

Zonbait koronatürik kozatürik ere

Birusa mündü orotan nahiz izan jabe

Korona guretako ta bera errege

 

Xifrez ito gütüe haur bezala hartü

Astoa maskarekin asto da baratü

Beharri lüzeetarik dügü ezagütü

Astokeria nekez daiteke filtratü

 

Antzerkian badüe maska goraipatzen

Barnen dagon miraila düala kanporatzen

Maskak gordatzen düana ordüan agertzen

Beraz birus den oro hobeki zabaltzen

 

Maskak heltüko ziren emazü bakea

Birusaren herritik sanotik betea

Txinatik bizikletan lüze da jitea

Eta heltü ordüko fini ihautea

 

Konfinatüz menuan lehen ahateki

Ez da aisa gozatzen ahoan maskaki

Gure haurrek ere bai badükee aski

Birusak ützi eta horra Kawasaki

 

Hiletan nizanari bisita eroa

Maska esku mantxoak hau da Mururoa

Jin zakitzat hau kenduz nahi dit geroa

Azken aldikoz zure ezpainen beroa

 

Xiberoko lürretan ez txerka maskarik

Heltü ziren bezala gibel igorririk

Frantzian ezar bitze heben ez beharrik

Kantan den popülüak ez beitü hiltzerik

 

Korona bertsuz