[BERTSO KANTARI II] Araitz, Maddi eta Urko: Ke beltza gure inguruan

Ke beltza gure inguruan –

Bertsolari aldizkariaren 30. urteurrenaren karietara antolatu genuen gure lehen bertso idatzi lehiaketa. 14 urtetik behekoen kategorian Lasarteko bertso eskolako talde batek irabazi zuen lehen saria “Ke beltza gure inguruan” bertso sortarekin: Araitz Ramos, Maddi Lasa eta Urko Ormazabal. Oskar Estangak haien lana musikatu du.

Zorionak hiruei, aupa zuek!

 

Ke beltza gure inguruan
Arg: Noaua

 

 

 

 

 

 

Munstro berri bat eraiki zuten

gaiztoa bezain garratza

dagoeneko eten duena

herri on baten arnasa.

Ingurukoak isilaraziz

egin zuten euren kasa,

ostu zieten herritarrei

zuten botere eskasa.

Erraustegiak handitu zuen

intzidentziaren tasa,

orain airean barrena dabil

gure zaborraren gasa.

 

 

Eskolan bertan eraiki zuten

baldintza txarregietan

etxe ondoan nahi ez zutena

ipiniz gure lurretan.

Ezin da lore berririk jaio

tristuraren errautsetan

eta zaharrak itota daude

ezintasun malkoetan.

Gure indarrak xahutu dira

jada borroka honetan,

eskola belztu zigutenetik

deabruan itzaletan.

 

Ustelkeria hustu ezean

itzaliko da argia

ez daigun a(ha)ztu hor dagoela

bailara honen zoria;

batu gaitezen sendatzekotan

sortu diguten zauria,

hau baita euskal gizartearen

aurkako hondamendia

ta laino beltzek ez estaltzeko

herriaren memoria

esku bietan eutsi dezagun

geroaren miraria.

 

Ke beltza gure inguruan