[ Jon Barberena II ] (h)UTSUNEARI - Xabi Maia
[ Jon Barberena II ] (h)UTSUNEARI – Xabi Maia –
DOINUA: OSO POLITA ZARA IZATEZ
AZKEN SOLASAK, AZKEN IRRIAK
AZKENAK ZE LARDATX GIRO
AZKEN ALDI BAT IZPEGI BERRIZ
MINETIK EZINIK IGO
AZKEN POEMA AKITU GABE
HIRU PUNTO SUSPENTSIBO
AZKEN BERTSOA ERRAIETATIK
TRABATZEN ZAIGUN ALDIRO
BI MILA ETA BEDERATZIA
OROITZEN DUT MAITEKIRO
ETA AZKENAK HASIERA BAT
MARRAZTEN DIGU BERRIRO
BERTSOAREKIN TALIBANDUAK
GERRA GUZIAK BALIRA
LEPATANATU GINEN BAZTANEN
BARBERENAREN HARIRA
EREIN ZENUEN HAZI HARTAKO
SUSTRAIETATIK ARGIRA
ZURTOIN AHULA ENBORRA DUGU
TTIKITIK DAIE HANDIRA
ADAR ESTUKO, ITZAL ZABALA
BERRIZ KIMUTZEN ARI DA
ETA LOREAK ZURE OMENEZ
FRUITU BIHURTUKO DIRA
HITZ IDATZIA, HITZ KANTATUA
HITZA ZENUEN ARKUPE
PATUAK ZURE GIDOIA BERRIZ
BERRIDAZTERIK BALUKE….
BAINA “BETIKO”, GEHIEGI DELA
ZUK SINATUKO ZENUKE
HAINBERTZE BIZI DAUKANARENTZAT
ZER DIRA BERROGEI URTE?
NORA GAN ZARA? BAINA ZERGATIK?
GALDERA IKURREN TRUKE
MINAREN MINEZ BIHOTZ BARNETIK
OIHU EGIN NAHIKO NUKE
IZARREN HAUTSA BIHURTU ZARA
UDAZKENAREN ATEAN
ETA MUNDUKO ILUNABARRAK
ESTUTU OHI NAU KATEAN
EZ NAU IZUTZEN NEGU HURBILAK
NAHIZ ZU EGON APARTEAN
GERO GORPUTZA DARDARKA JARRIZ
OROITZAREN MAGALPEAN
NORBERE MUNDU INTIMOETAN
HEMEN NABIL BITARTEAN
BERTZE ALDEA MUTU DAGOEN
ELKARRIZKETA BATEAN
PERTSONA GOXO, PERTSONA ONA
JATORRA ETA UMILA
LAGUN HAUNDIA, AITA BIKAINA,
SEME FINA TA HURBILA
BIZIKLETAREN MAITALE SUTSU
HERRIGINTZAREN GURPILA
BIKOTE GISA, PAREGABEA
IRAKASLE BOROBILA
ADJEKTIBOAK JARRIAGATIK
BETI HOBE BATEN BILA…….
EMAN DIGUZUN GUZIAGATIK
BIHOTZETIK, ESKERMILA