Holanda - Danel Goikolea
Holanda –
Danel Goikolea bertsolaria urtarrilaren 14ean zendu zen. Hil baino ordu batzuk lehenago bertso hau partekatu zuen ingurukoekin audio bidez. Eskerrak eman nahi dizkiegu familiari eta lagunei bertsoa pasatzeagatik, eta gure dolumin sentikorrenak helarazi.
Mila esker denagatik Danel, eta mila tulipan hiretzat.
Doinua: Yolanda (Pablo Milanes)
HOLANDA
Ingles klasean galdez andereño Miren
Tulipanak non hazten ote diren.
Estututa, arbelean nago urduri
Txibato batek laguntzeko gertu dirudi
Holanda,
Holanda,
holan da baina, zelan da?
Ingeles asko ere ez dau Arrasaten
“no espik inglix” hala be badakigu esaten
Ikasteko, lana bilatzea zen aitzaki
Ta gero edonork zu baino hobeto daki
Rumano,
Rumano,
Ikasi banu Rumano
Hizkuntza arrotzek a ze logurea
Pentsatu nuen, ikasi nahi dut gurea!
Nahiz kalean askorikan ez erabili,
Heurea duk ta, heurean ondo habil hi…
Ganorez,
Ganorez,
Egin dezagun ganorez
Azkenerako ez bata ta ez beste
Mintzapraktika erraza denik ez uste
Beste bat darabilt, sarriago ta igual hobe
Ikasi nahi nuen bape gogorik jarri gabe
Holan da,
Holan da,
Tristea baina holan da
Holan da
Tulipanena Holanda
Bene-benetan, holan da