Euskara

Euskara –

Gure lehen bertso idatzi lehiaketa antolatu genuen 2021an, aldizkari honen 30. urteurrenaren karietara. Bigarren edizioan bertso sorta kopuru polita jaso genuen, eta azken honetan ere iritsi zaizkigu zuen bertso sortak. Mila esker parte hartzaile guztiei, beraz, eta denok etxean jasoko duzuen Imanol Lazkanoren “Aho bizarrik gabe” liburuaz majo gozatzea opa dizuegu, baita bertsotan jarraitzea arkatzez zein mingainez. Sarituontzako sari txukunak lortzen saiatu gara aurtengoan ere, espero dugu horietaz ere merezi duzuen bezala disfrutatzea.

 

Epaimahaikideak Iñaki Murua, Ekaitz Goikoetxea eta Eli Pagola izan dira, eta hartu dute hartu beharreko erabakia.

 

Zorionak irabazleei, bejondeizuela parte hartzaile guztioi, eskerrik beroenak epaileei, eta agur bero bat sariak banatzeko ekarpena egin duten enpresa guztiei.

 

Hurrengo urtean gehiago!

 

 

Gaztetxoen kategoria (14 urte arte)

Bigarren saria: Ane Peña Carrasco, Azkoitia, 12 urte. Iztueta Esnekiak emandako produktu saskia. Gozatu, Ane!

 

 

EUSKARA

 

 

Euskara
Arg: Vinur

 

 

Doinua: Badira hiru aste

 

 

Atzo joan nintzan aitarekin

hirira Donostiara

Bai kanpokoek ta bai horkoek

ahoan denek erdara

Bueltakoan tristetu ein nitzen

euskara galtzen ai gara

Euskal Herriko jende guztiak

jakin behar du euskara (bis)

 

 

Gaur egun hizkuntzak ikastea

bihurtu zaigu beharra

astero bixitatzen dugunez

guk ingles partikularra

gero euskerari ez diogu ematen

berak behar duen indarra

ez dugu asko baloratzen guk

gure hizkuntza zaharra (bis)

 

 

Bisbal entzutea gogo handiz

joaten gara Donostira

Baina Lujanbio entzutea_ez

gara joaten antzokira

Bertsoko klase bat gehitu behar da

eskolako ordutegira

Euskal Herriko bertsolariak

gehiago entzun behar dira. (bis)

Euskara