Errenteriako "Jangoiko-Txiki" zanaren bizitza

Errenteriako “Jangoiko-Txiki” zanaren bizitza –

Bertsoak: Pello Zabaleta Lekuona

 

*Euskal Gaizkileak podcastean “Amigo batek hor topatu nau” doinuarekin musikatu ziren

 

 

 

 “Jaungoiko-txiki” izengoitiya

 eldu zitzaion aurretik,

ez-izen onek segitzen ziyon

biurriya izanagatik;

gizarajua aitaren faltan

gelditua zan gaztetik,

lurraldi ontan egun bat onik

etzuan izan geroztik.

 

Aitak urkatu bere burua,

ama alargun gelditu,

familiyako etorkizunak

ezin litezke kontatu,

ume txikiya azi bear ta

zer egin eziñ pensatu,

ama gaixoa azkenerako

ara zerta zan beartu.

 

Ama eskian asi zitzaion

biziyari kontutzeko, 

zer edo arta mugitu bear

izango bazan jateko;

laguntzallerik etzedukaten,

asko burla egiteko,

ori bakarra naikua ez al da

ijeniyua txartzeko?

 

Mutil-kozkortu zan garayian

kalera ateratzen asi, 

arlote xamar jazten zalako

danak ondotik igesi; 

farra ta burla beste gauzikan

etzun egiten ikusi, 

gizarajua orra nondikan

nora zuten gaiztorazi.

 

Amak eskian biltzen zuena

ezer askorikan etzen,

mutil kozkor oi erdi gosian

etzan gustora ibiltzen;

ikusten zuen gauzetatikan

litxerkeriyan asi zen…

orduan ura zuzendutzeko

askoren bearrik etzen.

 

Litxerkeriyan oitu zanian

lapurrerira jo zuan, 

ajolik gabe bildur gutxikin

zernai gauz egiten zuan,

len burla egiten ziyoten danak

beldurraz jarri zituan, 

labaña luze zorrotz-zorrotz bat

berekin ibiltzen zuan.

 

Batzuen farrak, bestien burlak

ezin zituen sufritu, 

ijeniyua txartu zitzaion,

biyotza berriz gogortu; 

andik aurrera arekin broman

eziñ ziteken jostatu,

edozeiñ moduz itz egitera

ez argana iñguratu.

 

Lan-tokiyan e etzun izaten

jostatzeko gogorikan,

miseriyakin gizatxartua,

etzedukan besterikan; 

an e batekin aserretu zan

ezer gutxirengatikan, 

ez bat eta ez bi or sartu diyo

labaña sabeletikan.

 

Orduan preso eraman zuten

beldurtutziagatikan, 

bear ainbeste zigortutzeko

ezteukan edaderikan;

nonbait e orrek anparatuta

askatzen zuten andikan,

bañan alare etzuen uzten

lengo oitura txarrikan.

 

Beste txasko bat izandu zuten

Donostiyako partian: 

arlote xamar jantzita zegon

sagardoteri batian, 

zerbait laguntza egin bear ta

burlaka aldamenian,

agindu ziyon ixildutzeko

jarri baño len txarrian.

 

“Nerekin daukat lanikan asko,

utzi zaidazu pakian,

edo bestela bertan ilko at

lendabiziko kolpian”. 

Orduan eta burla geiago

erronka egin nayian, 

or sartu diyo labain zorrotz bat

bularraren erdiyian.

 

An ziran danak zutitu ziran,

danak beldurrak aidian,

Jaungoiko-txikik an utzi zuen

gizarajua lurrian;

Donostiyatik abiyatu zan

San Fernandoren kotxian,

iñork etziyon kasorik egin

Errenterira artian.

 

Miseriya ta burla ta farrak

zeuzkan burura iyuak,

txikitan ortik txartu zan eta

gero ziraden kontuak;

arri re azkar eragin zizkau

ixildutzeko moduak,

gizarajuai kendu zizkiyon

berriketako goguak.

 

Errenteriyan eldu ziyoten

okerrak aitortutzeko,

Jangoiko-txikik egin zuena

etzedukan ukatzeko:

“Nola ez dedan beste erropik

nik soñian jantzitzeko, 

arrek etzeukan arrazoirikan

neri burla egiteko”.

 

Donostiyara zamatelarik

mikeletiak aurrian, 

iru jauntxo burla ta farrez

zeuden bide-baztarrian;

Jangoiko-txikik gelditu eta

begiratu zorrotzian:

“Desaidi oiek aztuko dira

urrena natorrenian”.

 

Iru jauntxuak bildurtu ziran

aren begiratuakin: 

“Gaur edo biyar etortzen bada

ez dek izango atsegin, 

gaur egin digun desafiyu oi

ibilliko dik berekin,

bada-ezpada pensa dezagun

aldez aurretik zer egin”.

 

Presondegira eraman zuten

Donostiyatikan Ceuta, 

an ere joka asi zaizkiyon

argala idurituta: 

artutzen zitun ziorkadakin

zeukan burua lotuta,

kartzelerua or garbitu du

puñal luze bat sartuta.

 

Garai arretan Españiyakin

gerran asi zan morua, 

an ilko zuten asmuarekin

aurrera zan bialdua;

Jangoiko-txiki pobria bañan

etzan burutik tontua, 

azkar egin du beste aldera

igarotzeko modua.

 

Moruetara igaro zan da 

an etzuten gaizki artu, 

azkarra eta listua zala 

nonbait zuten ezagutu: 

umil da leial jokatzen zuen,

asko zitzaien gustatu, 

ango jauntxuak morrontzarako

bera zuten izendatu.

 

Ango jantziya eman ziyoten

emengua kendurikan, 

oien morrontza egiten zuen

gustora eta pozikan;

pake santuan an bizitu zan,

arentzat etzan gerrikan,

Jangokiko-txikik etsiko zuan

etorri gabe andikan.

 

Emengo mutil asko zeukaten

moruak preso artua,

Jangoiko-txikik oik ikusteko

izaten zuen gogua;

mesede asko egiten ziyen,

etzeukan biyotz galdua,

beragatikan deitzen ziyoten

moro gipuzkuanua.

 

Gerra bukatu zan garayian

zan presuaren trukera,

Jangoiko-txikik etorri bear

ostera bere lurrera; 

Ango jauntxuak emenguari

egiñ ziyoten galdera:

Onuntz ekarko zutela bañon

arri bizirik uztera.

 

Or ezagun da Jangoiko-txiki

etzala gaizki portatu, 

ango jauntxuak mutil oberik

ez omen zuten topatu; 

aik bazakiten bazedukala

iltzeko aña pekatu,

beragatikan nai izan zuten

eriyotzatik libratu.

 

Eriyotzatik libratu zuten

Españira etortzeko,

mesede ori egiñ ziyoten

ondo portatu zalako;

Cartagena’ra ekarri zuten

presondegiyan sartzeko,

etzuen pasa denbora asko

andikan ateratzeko.

 

Cartagena’tik Errenterira

amasei egun birian, 

or ezagun da Jangoiko-txiki

etzala sartu trenian:

pauso geienak eskian eta

lotan bide-baztarrian,

gizarajua etzan aserre

onuntz etorri zanian.

 

Bere txokora allegatu zan

andikan abiyatuta,

Jangoiko-txiki etzan gelditu

bide oietan galduta;

Errenteriyan iru jauntxo

zauden beldurrak artuta,

Ameriketa biali zuten 

diru puska bat bilduta.

 

Ameriketa juan zitzaigun

Jaun Zerukuen graziyan,

zer lasaitasun ark utzi zuen

Errenteriko erriyan! 

Danak beldurrez egoten ziran

ura zebillen tokiyan, 

jeniyo onik ez du izaten 

bizi danak miseriyan.

 

Jangoiko-txikik Ameriketan

topatu zuen zerua, 

lana egiñez umildadian

irabazten zun dirua;

lur-aldi aitan izandu zuen

gizarte obiagua, 

nai ordurako etzuen utzi

emen zeukan infernua.

 

Infernutikan zerura joan zen

gure Jangoiko-txikiya,

tormentu asko igaro ondoren

zerbait zeukan mereziya;

beti-betiko aldegin zigun

utzirik Errenteriya, 

urte batzuek gozatutzeko

izandu zuen graziya.

 

Jangoiko-txiki izengoitiya,

ez det esan nai izenik,

aren razikan bizi balitza

eniyoke eman nai penik;

gonmertituta Ameriketa

juan ziñaden emendik,

Chile aldian bukatu ziñan

azken arnasak emanik”.

 

BERTSO JARRIYAK
1900’KO GERTAERA
ZABALETA’TAR PELLOK JARRIYAK 1963AN

 

Errenteriako "Jangoiko-Txiki" zanaren bizitza

Errenteriako “Jangoiko-Txiki” zanaren bizitza Errenteriako “Jangoiko-Txiki” zanaren bizitza Errenteriako “Jangoiko-Txiki” zanaren bizitza Errenteriako “Jangoiko-Txiki” zanaren bizitza Errenteriako “Jangoiko-Txiki” zanaren bizitza Errenteriako “Jangoiko-Txiki” zanaren bizitza Errenteriako “Jangoiko-Txiki” zanaren bizitza