Bertso jarriak Aitor Sarasuari
Ellande Alfaro
2019-09-05
Ellande Alfaro-
Ez dakit nola hurbildu, Aitor
serio ala umore
erakutsia baitaukuk beti
ta erakusten onore
gaitz bortitz horrek egin hauela
sufrimendutako lore
nik loreari begiratu nahi
baina penak ezin gorde.
Aipatze hutsa ez da neretzat
pena goxatzeko aski
hirekilako konpainia dut
momentuan eskas naski
hirekin bizi goxotasuna
nere barnean izaki
Urrunagatik sendi haut Aitor
Nere bizipenen zati.
Hara memento bortitza
Hara beharko goxoa
So horrek Aitor, laburbiltzen dik
Hire izaite osoa
Bide luzetan lagun izan duk
Eta izanen bertsoa
Atxikak beti kantuan ariz
Emaiten huen ber soa