Bertso jarriak hitanoari, hikaz
Bertso jarriak hitanoari, hikaz-
Doinua: dozena bat bertso berri
Argi ibil hadi zeren
irakurle gisa hemen
hire moduko sasi-jakintsu
asko xamar zeuden.
Egun on, Eli, dena den
galdera ezer baino lehen:
hik hikaz zerbait badakin baino
erabiltzen al den?
Kaixo Pagola, Hiri’re!
Zemuz habil, adiskide?
lehendabizi hika ta zuka
ez zeuden bi bide.
Biak izanik posible
egin nahi dizkinat nire
baina burua eta mingaina
behar ditun libre.
Mantentzeko hire onra
epelkeri denak sobra
lasai, hi ere jarriko haiz ni
bezain egoskorra.
Guztia den sailkakorra
zerk nor egiten haun horra
batek euskaldun eta besteak
euskaldun jatorra
Nahiz denak ez izan berdin
ezin den askorik egin
hire ustera ekarritako
aditz taularekin.
Lagun behar huke jakin
jatorrerako hikak din
baserritarrez janzteak duen
adina eragin.
Poto egiteko tranpan,
edo ta eduki faltan
bertsolaria maiz egoten den
halako atakan,
bertso/errima arautan
imajinatu nahi haut han
hika formik ez ditenekiko
abantaila daukan.
Sartuz lau aditz arraro
gero ta aberatsago
izango dela nire bertsoa
sinetsita hago.
“Dizkiñat’-ka ahoz aho
hasi ezkero akabo
hasieran bai exotikoa,
gero bat gehiago.
Bere bitar politikak
sortutako polemikak
ez ditun soilik hizketarako
aitzaki polit bat
ta errima dinamikak
izan ezean taktikak
hiri zergatik ta zertarako
balio din hikak?
Bazeukan zer aldatua
subjetu eta tratua
horrexegatik egiten diñat
aldeko hautua.
Nahi bezela moldatua
ta ez fosilizatua
eskuragarri, geurea eta
eguneratua.