Bertsolari izan nahi dut, gutxienez, beste 30 urtean!!!
Bertsolari izan nahi dut, gutxienez, beste 30 urtean!!! –
Doinua: Ai gure aintzinako
1
Ia ez izateko zoriz izan nintzan eskerrak Joxeanek sortzaile on gisan arnasa eman zidan ezarriz bizitzan ezbaiak, eztabaidak… etxeko har nitzan ezezkoan zirenak neure gidaritzan |
5
Argazki zein marrazki kolorez darizut, iritziz betetzen nau hamaika jakintsuk gehienak bertakoak urruneko batzuk barneak ametsez blai opari dizkizut ikuspegi berriak izan ditzazun zuk
|
2
Esaera zaharrak honela diotsa “gaueko lana dela egunezko lotsa” nire kasuan hori ezta aproposa egoskor batek eman zidan bizi poza hargatik dut helburu: gozaraziz goza. |
6
Kasik ohartu gabe bertan dagoenik begi bat ixteaz bat entzun gabeko klik artistak hitz egin du ez kamera Sonyk nire soina argazkiz jantzi ohi dit Connyk beste inor gutxik du hain soineko onik!
|
3
Idatzizko edukiz zein estetikoki hainbat kontraesani egin diot toki batzuen haizagailu besteen beroki aniztasuna dauka bertsoak parroki maldarik eza ez du gustuko ordoki
|
7
Bertsolariya izan zen Bertsolari bada Haren bultzatzailea omen Makazaga urtebetean iraun eta gero laga. Franco bizi zen arte bazen franko traba. Trabak aintzat hartuta, Franco hil al da ba?
|
4
Laurogeita hamaikan lehenengoz plazara. Argia sarietan jasorik bultzada Durangoko azokan zale errenkada izena eman asmoz harpide gisara, amarillista banaiz zalea grisa da! |
8
Izen denak kabitzen zaila dagoenez bi jarri ditut beste guztien omenez elkartasun antzuen zale ez naizenez segi lanean zentzuz, zorrotz eta senez beste hogeita hamar urte gutxienez!!! |