[BERTSO KANTARI I] Maitexa Iriarte: Bertso eskola

Maitexa Iriarte –

Bertsolari aldizkariaren 30. urteurrenaren karietara antolatu genuen gure lehen bertso idatzi lehiaketa. 14 urtetik behekoen kategorian Ibarlako 13 urteko Maitexa Iriartek eskuratu zuen bigarren saria “Bertso eskola” bertso sortarekin, eta Oskar Estangak bere lana musikatu du.

Zorionak Maitexa, biba zu!

 

Maitexa Iriarte
Uztaritzeko bertso eskola

 

Doinua: Kantuz sortu naiz eta II

 

Asteartetan dugu

guk bertso-eskola

ez badu_iduri ere

buruko kirola

bertso on bat egitea

da sartzea gola

asteartez emeki

pasten ikastola

erakaslea salbu

nehor ez kakola

bertsolari bikainak

bihurtuko hola!

 

Kondatuko dauziegu

sekretu bat, huna:

Aitzakia bezala

baliatzen duguna

atsaskariari esker

bertsoa laguna

eta gainera beti

da biziki huna

guk, eta guk bakarrik

dugun ondasuna

asteart guzietako

kinder erresuma!

 

Baina atsaskariek

ezin ordezkatu

gure erakasleak

dohain ainitz baitu

berari esker gira

lehiaketan batu

gordetzen badugu_ere

betitik maitatu

lehen kurtsoan zauku

bihotzean sartu

«Xan xure eskertzeko

bertso hau asmatu».

Maitexa Iriarte