[BERTSO KANTARI III] Mikel Retolaza Etxeberria: Hozkailu zaharrari

Hozkailu zaharrari –

Bertsolari aldizkariaren 30. urteurrenaren karietara antolatu genuen gure lehen bertso idatzi lehiaketa. Helduen kategorian Busturiako Mikel Retolaza Etxeberriak lortu zuen bigarren saria “Hozkailu zaharrari” bertso sortarekin. Oskar Estangak berelana musikatu du.

Zorionak Mikel!

 

Hozkailu zaharrari

 

 

 

Jaki goxoak arin

joaten zaizkizu bai

trukean gordez inork

ez dituenak nahi

paregabea zara

onartzen dut lasai

urteen joanean

bihurtu zara, ai!

nire lagun min eta

baskularen etsai.

 

 

Imanez eusten duzu

zita zein oharra,

salbu mantenduz gure

memoria txarra

gainera eginda ere

mesede edarra,

ez al da injustizi

potolo xamarra

besteok betetzeko

zu hustu beharra?

 

 

Omenaldi txiki bat

zen gure erronka

ta horrela irten da

zuretzako sorta

segi gauzak gordetzen

nahiz ta gero bota

hemen segi dezazun

egin daigun topa,

hain hotza izateak

ez digu inporta!

Hozkailu zaharrari