BERTSO BERRIAK, ANTOLAKUNTZARI JARRIAK
IÑAKI MURUA
DOINUA: AGUR SAGAR BELTZARAN
1.
Txapelketak berekin
zurrunbilo, kezka
antolatzeak, berriz,
hamaika lan extra
aretoak gaineztuz
mutil eta neska
penaz ta pozez jarriz
sarrerarik ezta
euskaratik ta euskaraz
bertsoaren festa!
2.
“Bukatu dira denak
sarreraik eztago
ez bat ez bi ez hiru
baterez, akabo!”
Baina ni bazkide naiz
eta gabe nago!?
Salgai bi hilabete
ta zerbait gehiago
zer delata ez zara
mugitu lehenago?
3.
Elkartea errudun
omen gara, bale.
Hiru- hilabete aurrez
salgai txartel-bale
norbaitek erosi du
egin gabe kale
denak saldu badira
aizu bertsozale,
ez al da lana ondo
egin den seinale?
4.
Bec lepo betetzea
genuen helburu
ziur lortuko dela
egonba seguru.
Segurtasun arauez
ene zenbat gudu
plano, armaila, ate,
zaleen kopuru
zure segurtasuna
bermatuko dugu
5.
Terraza zientifiko
azpimarratua
ikerlariz mukuru
gune sakratua
badugunez zer beha
ta zer garatua
har dezaten argazki
ongi zentratua
gaurko emanak bekar
bihar zer hartua
6.
lanaren etekina
gurea ez nire
ildo berean goaz
zale ta bazkide
urrats ttikiak pausu
bilakatzen dire
biharra eraikitzen
elkarren lankide
izanaz irekiko
dugu hainbat bide
7.
Aulki jartzen beste bat
gehiago Egaña
sortzaile ta hartzaile
uztartzeko maina
denok ekiteko prest
komeni den haina
arrazoi bihozdunak
har dezala gaina
bertsolaritzarentzat
emaitza bikaina!