Oihana Iguaran

Oihana Iguaran

Esperotipo

2024-08-14

Esperotipo - Denoi gertatzen zaigu, “bikotea zarete”, edo “amona-bilobak zarete”, edo “zu, Oihana, polizia zara” entzutean, irudi automatiko bat eratzen zaigula buruan. Bikote harreman jakinak irudikatuko ditugu gaiaren arabera, neurriaren [...]

Olinpikoki

2024-07-05

Olinpikoki - Gerturatzen behar dute hurrengo olinpiar jokoek, bazirenik gogoratzen ez ginen kirolari eta atletak medioetan existitzen hasi dira eta. Batzuk lehen aldiz sailkatuko dira; beste asko, dominak eskuratutakoak eta [...]

Baserritarren saio(nara)

2024-06-11

Badira agenda saioz betetzen jarraitzen duten Santu jakinak. Badira, ospakizun tradizio luze baten gainbehera irudikatzen dutenak ere, herriren bateko jaiekin koaliziorik ezean. Ia desagertutako bat izan liteke San Jose, orain aitaren egunarekin gehiago lotuko dena kasi, Joserekin eta arkumearekin baino. Beste bat da, oraindik zenbait herritan ospatzen den San Isidro, edo baserritarren eguna.

Bando zabalera

2024-05-07

“Bando! Bando! Alkatek esan do…” diote Ataunen. Bertsolaritzan “Tarrapatatan” kantatzen diogu, 86tik. Bietan ere, antzekoa da norabidea (goitik beherakoa) eta helburua (isiltasuna egin dadin). Bandoa zabaltzeak ekar lezake bandoen arteko zirrikitua zabaltzea. Edo, nork daki, akaso beti izan da arrakala bat. Nahiko banda berezia da gurea.

Propio apropia

2024-04-03

Bertsolarioi rolak proposatzen zaizkigu askotan. Eta gai zabaletan, apropos hartu izan ditugu. Edozein rol ote da, ordea, aproposa? Beste askoren artean galdera horri erantzuteko ahalegina planteatu du 2024ko bertsolamintzak: Nondik eta zeri kantatzen diogu? (laster irakurri ahalko duzue aldizkari honetan luze, zabal eta sakon horko gogoetek emana).