Amonari begira
Umetan, amonarekin joaten nintzen bertso-saioetara. Atze-atzean esertzen ginen, hitz eta barre lasai egin genezan; aspertuz gero, frontoira joan gintezen. Errimak asmatzera jolasten ginen: guztiak asmatzen zituen berak eta erdi haserretu egiten nintzen ni. “Aspertu naiz, ez nabil” esan, eta hurrengo ofizioan berrabiatzen genuen jolasa.