Eta bertsotan?
Eta bertsotan? - Ez dakit ziur noiz iritsi zen nire eskuetara CD pare hura. 2010 edo 2011 urtean izango zen. Ordutik dozenaka aldiz entzun dut kotxean Lasartek eta Uztapidek Zaldibiako [...]
Eta bertsotan? - Ez dakit ziur noiz iritsi zen nire eskuetara CD pare hura. 2010 edo 2011 urtean izango zen. Ordutik dozenaka aldiz entzun dut kotxean Lasartek eta Uztapidek Zaldibiako [...]
Ez da oso herri bertsozalea gurea. Hala ere, urtean bertso saio dexente antolatzen dira bertan. Dela Udala, Gaztetxea, askotariko herri mugimendua edo Bertso Eskola eta Karrikestu Elkartearen arteko elkarlana. Niri, Bertso Eskolako kide eta herritar bezala, horietako batzuetan parte hartzea tokatzen zait, noski. Kantuan ez bada, antolakuntzan. Eta egia esan, ez dakit bietako zeinek sortzen didan buruko min gehiago. Bietan nahasten dira beti ilusioa eta ardura.
Generoa, lurraldetasuna, euskalkia… Ikuspuntu eta toki ezberdinetatik baina askotan aipatzen dira bertso munduan bazterra, ertza edo periferia bezalako hitzak. Eta erdigunean eroso dagoen hori nekez ohartzen da bazterrera, ertzera edo periferiara desplazatua eta azpiratua izan den horrek zer sufrimendu eta min mota senti ditzakeen.
Hemen da Bertsoaroaren edizio berri bat. Hogeita hamahirugarren urtez jarraian, otsailaren 8tik martxoaren 1era, Iruñeko hainbat txoko ezberdin bertsoz zipriztinduko dituena.
Txapelketa, oasi bat desertuan - Askok ahazten hasia izango duzue baina modu batean edo bestean parte hartu genuenontzat, niretzat bai, behintzat, oraindik fresko xamar dago memorian, bi urtean behin ospatzen [...]