Aulkitik begira lasai
Halaxe nabil azken boladan kide gipuzkoarrei begira. Saioren bat bertatik bertara, beste batzuk etxetik… Aulkian eserita. Lasai. Batzuengatik poza bezala beste batzuengatik min hartuz. Badakigu nolakoak diren txapelketak. Erabat justuak inoiz ez, mingarriak askorentzat. Gogorrak beti parte hartzaile guztientzat. Gure lagun Luzek behin esan zuen bezela:” lau karamelo eta dozenako belarrondoko. Horixe duk txapelketa!”