Izaro Bilbao: “Bertsolaritzan ‘guayismo’ pila bat dago eta ez bakarrik goi-mailako bertsolarien artean”
Pasatzen zait pertsona batzuekin: ia ezagutu gabe zainak ematen dit gauza interesgarriak izanen dituztela esateko. Horietako bat zen Izaro Bilbao. Banekien bertsolaria zela, ilegorria. Bertsoaren bueltako sormen talde batean aritzen zela eta Olatz Salvadorren kantu biri jarri dizkiola berriki hitzak. Plazera izan da Bilbao entzun eta etxerako buelta galdera gehiagorekin egitea.