Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria

Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria

Bertso zaharrak irakatsi zizkigun irlandarra

2024-09-18

Bertso zaharrak irakatsi zizkigun irlandarra - Testua: Beñat Hach Embarek   Demografia munduan igo eta gurean jaitsi egin zen garaikoak gara 80ko hamarkadako uztakoak. Asko, gure gisan, bi anai-arreba gara; [...]

Donezteben eta Udaben, bertsoaren paratzen: XIX. mendeko testigantzak

2024-09-17

Nafarroako erresumak justizia sistema beregaina izan zuen 1836. urtera arte. Erresumako auziak, beraz, Iruñean epaitzen ziren. Horri esker, Erdi Arotik aurrerako milaka auzitako dokumentazioa dugu, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian gorderik: Sententziak, lekukoen deklarazioak… Nafarroaren historia txikia –egunerokoa, jende xehearena– ezagutzeko izugarrizko ondare dokumentala da hori.

A ze pailazo puska!

2024-09-16

Imajinatu Legorretako arratsalde bat. Abenduaren 27a da, Gabon gaueko eta Eguberri eguneko afari, bazkari, parranda eta abarrak atzean utzi eta Gabon Zaharrera bidean geratzen den erdibideko egun horietako bat. Nagiak kenduta, eta asteroko dosiaren beharrez, joan zara bertso saio bat entzutera.

Bertsolaritzako nire hastapenak

2024-09-13

Bertsolari aldizkaritik deitu zidaten ea bertsolaritzan nire hastapenak nola izan ziren galdezka.

Hastapen horiek aspaldi izan ziren, 1936. urtean jaioa bainaiz Legazpiko Brinkola auzoko Barrendiola baserrian. 88 urte ditut dagoeneko.

Ttakun Herren: Lau urtez behin - Ia egunero

2024-09-11

Lau urtez behin - Ia egunero - [caption id="attachment_47914" align="aligncenter" width="472"] Haritz Mujika[/caption] Lau urtean behin   Doinua: Agur sagar beltzaran [audio mp3="https://www.bertsolari.eus/wp-content/uploads/2024/08/liburukia2_1016a.mp3"][/audio]   Aurtengo otsaila ez da izango edozein [...]